Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

CHARLOTTE MC SHANE ETA MAX STAPLEY AUSTRALIARRAK GARAITU ZIREN HONDARRIBIN

2018ko maiatzaren 19an, Hondarribiko X. Sprint Triatloia jokatu zen, Biosnar Triatloi Klubak eta Gipuzkoa eta Euskadiko Triatloi Federazioak izan genituela antolatze lanetan.

~~Hondarribiakoa, euskal zirkuituko baliagarria den bigarren proba izan genuen.
Emakumezkoen artean, eta espero bezala, Charlotte Mc Shane, triatleta australiarra izan genuen irabazle, lasterketaren hiru ataletan partzial onenak markatu ondoren.
Bigarren postuan, eta bakarkako lan izugarri ona egin ondoren baita ere, Ibone Sanchez sailkatu zen, australiarrarengandik 3 minutu eta 52 segundura.
Podiumaren hirugarren posturako lehia estuagoa izan genuen. Igeritako atala bukatu eta lehen trantsizioa egin ondoren, Nerea Berasategi, Saltokiko triatleta kadetea genuen hirugarren postuan. Atzetik aurrerako lasterketa egin ondoren, eta Jaizkibelerako igoeran, Pili Bodegasek harrapatu eta atzean uztea lortu zuen, helmugan hontzaren hirugarren postua bereganatuz. Hala ere, goraipatu Nereak, kadetea izanik, lortutako laugarren postua.
Gizonezkoetan, aldiz, Max Stapley australiar gaztea izan genuen irabazle. Honek, igeriko atalean egindako lan izugarri onean oinarritu zuen bere garaipena, eta bakarka jorratutako proba osatu ondoren, 2 minutu eta 18 segunduko alea atera zion bigarren sailkatu zen Adur Eskisabel, eta beste 40 segundu gehiago australiatik etorritako Steve Mc Kennari.

Ikusleen artean, eta maiatzaren 1an istripu larria izan ondoren, Ander Okamika triatleta lekeitiarra izan genuen. Ohi bezala, eta bereizgartzen duen baikortazunez agertu zitzaigun Ander. Beraz, eutsi goiari mutil, laster nahi zaitugu gure artean eta.

SAILKAPENAK
EMAKUMEZKOETAN
1.- Charlotte Mc Shane, Australia. 01:13:46
2.- Ibone Sánchez Garmendia, Club de Triatlon Diablillos. 01:17:38
3.- Pili Bodegas Prieto, Yepa! Triatloi Kluba. 01:22:19

GIZONEZKOETAN
1.- Max Stapley, Australia. 01:05:12
2.- Adur Eskisabel de Juan, Independiente. 01:07:30
3.- Steven Mc Kenna, Australia. 01:08:10

Info. + https://www.triatloi.org/campus/pub/clasificacionPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1394

Aurretik, eta arratsaldeko 15:00tan, eta guztira 135 emakume eta gizonezko partaidetzaz, Triatloi Herrikoia ospatu zen Super Sprint distantzian (0,375km – 10km – 2,5km).

SAILKAPENAK
EMAKUMEZKOETAN
1.- Arantxa Mora-Gil Jimenez. 00:44:27
2.- Rebeca Azcona Castrejón. 00:45:10
3.- Clara Osacar Larequi. 00:45:27

GIZONEZKOETAN
1.- Ángel Hilario Morales. 00:37:51
2.- Jon Elosegui Insausti. 00:39:49
3.- Mikel Zubieta Pérez. 00:40:16

Info. + https://www.triatloi.org/campus/pub/clasificacionPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1393

Tags: