Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

EKAINAK 16an, LEKEITIOKO NAZIOARTEKO TRIATLOIAREN XXVI. EDIZIOA OSPATUKO DA, SPRINT DISTANTZIAN

LEKEITIOko NAZIOARTEKO XXVI. TRIATLOIA. EUSKADIKO TXAPELKETA 2018/06/16

~~Larunbatean ekainak 16, Garraitz Kirol Taldeak antolatuta, eta Bizkaia eta Euskadiko Triatloi Federazioen laguntzarekin, Lekeitioko Nazioarteko XXVI. Triatloia jokatuko da Sprint distantzian (0,750km – 21km – 5km).
Gainera, distantzi honi dagokionez, Euskadiko Txapelketa jokatuko da.
 
Boxak, Udaletxe aurrean kokatuko dira, Independentzia Enparantzan, eta 15:00tan ireki eta 16:45tan sarratuko dira.

Emakumezkoei 17:00tan emango zaie hasiera eta gizonezkoei 17:15tan.

Lehen atala, igerikoa, Isuntzako hondartzan izango du irteera, eta lauki zuzen bat eginez 750 metro osatu. Denbora muga atal hau betetzeko 22 minutu eta 30 segundukoa izango da.

Bizikleta saioan, 21 kilometroko ibilbide gogorra bete beharko dute guztira, Plazakolara joan-etorri, tartean bi portu izango dituztelarik, Oleta eta Plazakola hain zuzen ere.

Antolatzaileek bi puntu mozketa jarriko ditu atal honetan. Lehena, 10,5 Kilometroan, bira gunean hain zuzen ere, eta denbora muga 40 minututakoa izango da lehen gizonezkoa pasatutakoan neurtua. Aldiz, saio hontako bigarren puntu mozketa, T2ko sarreran egingo da. Triatletek ordu bete eta 10 minutu izango dituzte, gizonezkoen irteera kontuan hartuz, igeri eta bizkletako saioak osatzeko.

Hirugarren eta azken atala, 5 kilometroko oinezko lasterketa izango dute, Santa Katalina ermitara joan etorria eginez portuko kaleek zeharkatuz, Lekeitioko Independentzia Enparantzan kokatuko den helmugan bukatzeko.

info.+ https://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1404

Tags: