Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

EUSKADI ESPAINIAKO AUTONOMIEN ARTEKO TXAPELKETAN ARITU DA ASTE BURU HONTAN

ESPAINIAKO TRIATLOI TXAPELKETA AUTONOMIKOA 2018 – BADAJOZ

~~Badajozen, ekaina 30 eta uztaila 1, ospatu da Espainiako Triatloi Txapelketa Autonomikoa, Eskolar (kadete) eta Absoluto mailetan.

Larunbat goizean, eta 09:00tan, eskolarren txanda zen, baina hauen proba, bai emakumezkoena eta gizonezkoena bertan behera utzi zuten ekaitza zela eta triatleten segurtasunagatik. Hauek, arratsaldean osatu zuten Acuatloia (igeri + korrika).

Giroak hobera jo zuen eta absoluto mailan, eguerdiko 12:00tan eman zitzaion hasiera gizonezkoen probari eta 12:30tan emakumezkoei. Hauek Sprint distantziako triatloia osatu beharko zuten (0,750 – 20 – 5).

Igandean, kategori bietan, erreleboko probari ekin zioten, eta triatleta bakoitzak osatu beharreko lana honako hau zen, (0,250km igerian – 5km bizikletan – 1,2km oinezko lasterketan).

Proba guztien ondorioz, sailkapen orokorrean, hamalaugarren postua bereganatu zuten eskolarrek eta bederatzigarrena absolutoek.

Txapelketa honetan parte hartu duten euskal triatleten zerrenda, honako hau izan da:

Kadete emakumezkoak:
Aiala Garro Barturen  Mugarra T.T.
Maider Fernández Palacio  Mugarra T.T.
Kadete gizonezkoak:
Aimar Sakuntza Gómez  Zumeatarra T.T.
Julen Zamora Jauregi  Garraitz T.T.
Unai Villagrasa Larrea  Mugarra T.T.
Antxon Goitia Goitia  Garraitz T.T.
Igor Ruiz Báez   Independiente
Absoluto emakumezkoak:
Mireia Arrillaga Murelaga  Garraitz T.T.
Naia Ozkorta Dávila  Yepa! T.T.
Irati Mendia García   Saltoki Trikideak
Zuriñe de la Fuente Maza  Urbiko T.T.
Ainhize Barrainkua Agirre  Aloña Mendi K.E.
Eider Estibariz Luna  Atletico San Sebastian
Absoluto gizonezkoak:
Ander Segurola Uli   ANB T.T. Portugaletekoa
Joanes Goitisolo Otazua  Ascentium ArabaTri
Ander Ganzabal Bilbao  Ascentium ArabaTri
Mikel Ugarte Ramos  Saltoki Trikideak
Unai Sagarzazu Castro  Basurde Txiki
Mikel Ibergallartu Méndez  IMD Segovia

Tags: