
30 Api HELENE ALBERDI ETA ANDER GARCIA GARAILE GETARIAko TRIATLOIAN
2018ko apirilaren 29, goizeko 11:15tan, Getaitri Triatloi Klubak antolatuta, eta Gipuzkoa eta Euskadiko Triatloi Federakuntzen laguntzarekin, Getariako Triatloiaren IV. edizioa ospatu da Sprint distantzian.
~~Bildu diren 410 triatletak, hauengandik 62 emakumezkoak, Sprint distantziako triatloia osatu behar izan dute, 0,750km igerian Malkorbeko hondartzan, 20km bizikletan eta 5km oinezko lasterketan.
11:15tan eman zaio irteera emakumeen frogari eta 15 minutu beranduago, 11:30tan gizonezkoei, igeriko atalari ekiteko.
Igeriko atalari dagokionez, eta lan txukuna egin ondoren, Helene Alberdi, Grace Musgrove eta Irati Mendia azaldu dira buruan T1an. Aldiz, gizonezko mailan lehen trantsizioari ekiteko, Jon Unanue eta Ander Garcia azaldu zaizkigu lehi eztuan.
Bizikletako saioa zuten denek ere aurrez aurre, 20 kilometroko ibilbide gogorra, Garate mendatea gainditu behar zuten bi aldiz joan etorrian, Oikiako auzunean bira eman eta gero. Atal hontan, Helenek, bere dohainak erakutsiz, arerio guztiak atzean ustea lortu du eta 2. trantsizioan minutu biko abantailaz agertu da. Bestetik, eta gizonezkoen mailan, buruan zihoazten Ander eta Joneri, Pello Osoro eta Ander Ganzabal elkartu zaie Garateko bigarren igoeran. Hortik eta gutxira, mendatea gainditzeko 500 metro falta zirela, Jon Unanuek, arazo mekaniko bat zela eta, gelditu beharra izan zuen konpontzeko, eta tamalez hor bukatu ziren bere aukerak. Hortaz hirukotea genuen buruan, eta jaitsiera azkar bat egin ondoren, oinezko lasterketak eman beharko zigun irabazlea.
Emakumezkoetan, Helenek, lehen bi ataletan partzial onenak egin ondoren lortutako aleaz, nahiko izan zuen, eta irabazle azaldu zitzaigun helmugan.
Gizonezko mailan, aldiz, emozioa gainezka genuen, baina Ander Garciak, Ascentium Araba Triko triatletak, erritmo izugarri gogorra jarriz, berehala utzi zituen denek ere atzean, eta 5kmko saioan 14´01´´ partziala eginez garaile azaldu zen helmugan. Ondoren, eta Anderrekiko minutu batera, Pello Osoro sailkatu zen, zihuraski bizikletan burura heltzeko egin beharreko lan gogorraren ondorioak ordainduz, eta hirugarren, podiuma osatuz, Joanes Goitisolo, atzetik aurrera jorratutako lan bikaina egin ondoren.
SAILKAPENAK
EMAKUMEZKOETAN
Absolutoa
1.- Helene Alberdi Sololuze, Yepa!Triatloi Kluba. 01:13:32
2.- Irene Loizate Sarrionandia, Saltoki Trikideak. 01:15:52
3.- Mireia Arrillaga Murelaga, Garraitz Kirol Taldea. 01:17:12
GIZONEZKOETAN
Absolutoa
1.- Ander Garcia Rendo, Ascentium Araba Tri. 01:03:41
2.- Pello Osoro Gutierrez, Delteco Eibar Triatloi Taldea. 01:04:45
3.- Joanes Goitisolo Otazua, Ascentium Araba Tri. 01:05:16
Info. + https://www.triatloi.org/campus/pub/clasificacionPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1409