
24 Uzt HELENE ALBERDI ETA ANDER OKAMIKA EUSKADIKO TXAPELDUNAK DISTANTZIA OLINPIKOAN
AGUSTIN UGARTEREN OROIMENEZ GETXOKO V. TRIATLOIA 2018/07/21
~~Larunbata, uztailak 21, Getxotri Triatloi Taldeak eta Tri Runnersek antolatuta, eta Bizkaiako eta Euskadiko Triatloi Federazioen laguntzarekin, Agustín Ugarteren oroimenez ospatzen den Getxoko V. Triatloia ospatu zen, drafting gabe eta distantzia olinpikoan (1,5km – 46km – 10km).
13:30tan eman zitzaion irteera emakumeen frogari eta 15 minutu beranduago, gizonezkoei, Areetako hondartzan 750 metroko atalari, igerian, bira bi emanez.
Emakumeen artean, eta lehen saioa osatu ondoren, hiru triatleta genituen buruan ia minutu t´erdiko alearekin, Sara Guerrero, Sophie Malowiecki eta Helene Alberdi. Bizikletako atalean, zoritzarrez, lehen biei, gurpila zulatu, eta bere aukerek galdu zituzten lasterketa bertan bera utziz. Beraz, Helenek, dena alde zuen, eta partzial onena markatuz, lau minutura handitu zuen bere alea.
Bigarren eta hirugarren postuetarako emozioa izan genuen. Hiru emakume genituen lehian Heleneri podiuman laguntzeko, Ibone Sánchez, Mireia Arrillaga eta Estefanía Gómez. Orden horretan abiatu ziren azken atalean lasterka bete beharreko 10 kilometroak egiteko. Ibonek, partaide guztien artetik denpora onena markatuz, ongi baino hobeto eutsi zion bigarren postuari, baina Mireiak amore eman behar izan zuen eta hirugarren postua galdu zuen Estefaniaren alde.
Gizonezkoen proban, aldiz, lasterketa eztu egon zen lehen atal bietan, eta hirugarren atala izango zen, beste behin, epaile nagusi. Sei triatleta azaldu zitzaizkigun T2an, Nathan Breen, Kye Wylde eta Mathew Roberts australiarrak, Felipe Barraza txiletarra, Brennen Smith kanadiarra eta hauekin, eta bizikletako atal izugarria bete ondoren eta berriz ere bueltan dugun, Ander Okamika.
Barrazak burua hartu eta erritmo gogorra jarriz merezitako garaipena lortu zuen. Bigarren eta hirugarren, australiar bi izan genituen Bizkaia zubiaren ondoan kokatutako helmugan, Breen eta Wylde hain zuzen. Ondoren, eta laugarren postuan, eta hortaz Euskadiko Txapeldun Ander Okamika handia izan zen.
SAILKAPENAK
EMAKUMEZKOETAN
1.- Helene Alberdi Sololuze, Yepa! Triatloi Kluba. 02:28:44
2.- Ibone Sánchez Garmendia, Club de Triatlón Diablillos. 02:31:53
2.- Estefanía Gómez Villanueva, Independiente. 02:33:50
3.- Mireia Arrillaga, Garraitz Kirol Taldea. 02:35:26
GIZONEZKOETAN
1.- Felipe Barraza, Independiente. 02:06:44
2.- Nathan Breen, Australia. 02:07:28
3.- Kye Wylde, Australia. 02:08:30
4.- Ander Okamika Bengoetxea, ANB Triathlon Team Portugalete. 02:08:57
info.+ https://www.triatloi.org/campus/pub/clasificacionPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1401