Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

IRENE LOIZATE ETA ANDER GARCIA GARAILE MUNGIAKO DUATLOIAN

2018ko otsailaren 24, Mungian X. Sprint Duatloia jokatu da, IA Sport Event eta Euskadiko Triatloi Federazioa izan ditugula antolatze lanetan.

~~Euskal zirkuituko bigarren proba izan genuen larunbatean Mungian.
Irteera lerroan, antolatzaileek prestatutako ibilbidea osatzeko asmoz (5km, 20km, 2,5km), 176 triatleta aurkeztu ziren, hauetatik 26 emakumezkoak zirenik.
Emakumezkoak, 16:00tan abiatu ziren, eta gizonezkoak 16:15tan. Lehen atalean, 5 km oinezko lasterketa Mungiako kaleetatik zehar jarritako zirkuitoan, Irene Loizate eta Helene Alberdi, emakumezko mailan, eta Ander García, Urko Herran eta Joanes Goitisolo gizonezkoen mailan nabarmendu ziren. Lortutako aleak kontuan edukita, Irenek eta Helenek minutu batekoa, eta gizonezkoen hirukoteak 40 segundukoa, pentsarazten zuen lasterketa beraien artean borrokatuko zutela. Eta horrela gertatu zen.
Bigarren sektorean, bizikletaz osatu beharrezko 20 kilometroetan aldeak handitu egin zituzten, bain Irenek eta Helenek, eta Anderrek, Urkok eta Joanesek, beraz beraien artean jokatuko zuten proba, 2,5 kilometroko oinezko lasterketan. Emozioa gainezka geneukan, eta azken atal honek emango zizkigun irabazleen izenak. Bizikletak utzi, zapatilak jarri eta hor atera ziren tximistak bezala, bostak ere helmugako lerroa buruan zutelarik.
Azken atal izugarri ona eta indarrez gainezka osatuz gero, Irene Loizate eta Ander García azaldu zitzaizkigun irabazle ikusleen txalo zaparrada jasoz.

SAILKAPENAK
EMAKUMEZKOETAN
Absolutoa
1.- Irene Loizate Sarrionandia, Saltoki Trikideak. 01:07:00
2.- Helene Alberdi Sololuze, Yepa!Triatloi Kluba. 01:07:42
3.- Estefania Gómez Villanueva, Independiente. 01:09:08
Kadete
1.- Paula Ugarteburu Etxebarria, Garraitz Kirol Taldea. 01:34:35

GIZONEZKOETAN
Absolutoa
1.- Ander García Rendo, Ascentium ArabaTri. 00:56:34
2.- Urko Herran Aguilar, Ascentium ArabaTri. 00:56:55
3.- Joanes Goitisolo Otazua, Ascentium ArabaTri. 00:57:12
Junior
1.- Ander Ganzábal Bilbao, Ascentium ArabaTri. 00:59:50
Kadete
1.- Unai Villagrasa Larrea, Mugarra Triatloi Taldea. 01:07:14

Info. + https://www.triatloi.org/campus/pub/clasificacionPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1417

Tags: