Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

IRENE LOIZATE ETA JOANES GOITISOLO IRABAZLE ZUMAIAKO TRIATLOIAN

2018ko IRAILAREN 08an, ZUMAIAN, XII. TRIATLOI SPRINT eta VIl. TRIATLOI HERRIKOIA OSPATU DIRA.

~~Larunbata, iraila 08, Zumaia Triatloi Taldeak antolatuta, eta aurtengo Euskadiko denboraldiari bukaera distiratsua emanez, XII. Edizioa ospatu zen Sprint distantzian eta horren aurretik, eta SuperSprint distantzian Triatloi Herrikoiaren VII. Edizioa. Guztira 600 partaide izan genituen, eta kontuan hartzeko datua emakumeen kopurua, guztira 170 aurkeztu bait ziren.
 
16:45tan eman zitzaion irteera, federatu mailan, emakumeen frogari eta 15 minutu beranduago, gizonezkoei, 750 metroko atala igerian osatzeko.

Saltokiko triatletak buruan zeunden lehen atalaren bukaeran, Irene Loizate eta Usoa Ostolaza, emakumezko mailan, eta Unai Zabala eta Mikel Ugarte, gizonezkoen artean.

Bigarren atalean, 20 kilometroko lana osatu behar zuten denek ere Zumaitik Aizarnazabalera joan etorri eginez, eta Irenek eta Usoak, aleak areagotu zituzten, eta T2an minutu eta erdi ateratzen zizkioten hirugarrenzihoan Mireia Arrillagari. Aldiz, gizonezkoen artean, nahiz eta Unaik eta Mikelek buruari eutsi, T2ko sarreran, atzetik zihoan taldetxoak abantaila murriztu zizkien, 30 segundun utziz.  
Beraz, azken atalak emango zizkigun aurtengo irabazleak, eta hor indartsuenak, eta ondoren garaipena lortuz, Irene Loizate eta Joanes Goitisolo izan ditugu. Azpimarratu behar, Irenek saio hontan egindako partziala (18´09´´), izugarria kontun edukiz, 6 gizonezkok hobetu zutela soilik.

Hauen atzetik, eta podiuma osatuz, Usoa Ostolaza eta Mireia Arrillaga, emakumezko mailan, eta gizonezkoen artean, Mikel Ugarte eta Guillermo Vahl sailkatu ziren. ZORIONAK GUZTIOI!!!

SAILKAPENAK
EMAKUMEZKOETAN
1.- Irene Loizate Sarrionandia, Saltoki Diquesi Trikideak. 01:03:10
2.- Usoa Ostolaza Zabala, Saltoki Diquesi Trikideak. 01:04:10
3.- Mireia Arrillaga Murelaga, Garraitz Kirol Taldea. 01:08:36

GIZONEZKOETAN
1.- Joanes Goitisolo Otazua, ArabaTri. 00:57:36
2.- Mikel Ugarte Ramos, Saltoki Diquesi Trikideak. 00:58:11
3.- Guillermo Vahl Pedrosa, Triatloi Elkartea Zarautz. 00:58:30

info.+ https://www.triatloi.org/campus/pub/clasificacionPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1403

Aurretik, Triatloi Herrikoia ospatu zen Super Sprint distantzian (0,350km – 10km – 2,5km).

info.+ https://www.triatloi.org/campus/pub/clasificacionPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1402

Tags: