Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

LARUNBATA MAIATZAK 12, AMOREBIETA-ETXANON TALDEKAKO ERLOJUPEKO DUATLOIA OSPATUKO DA

AMOREBIETA-ETXANO TALDEKAKO ERLOJUPEKO DUATLOIAREN I. EDIZIOA OSPATUKO DA, SPRINT DISTANTZIAN 2018/05/12.

~~Larunbata, maiatzak 12, Amorebieta-Etxanoko Triatloi Taldeak antolatuta, eta Euskadiko Triatloi Federazioaren laguntzarekin, Amorebieta-Etxanoko taldekako erlojupeko duatloiaren lehen edizioa jokatuko da Sprint distantzian (5km – 19,4km – 2,5km).

Proba, guztiz desberdina izan arren, zeren eta euskadin mailan ez dira ohikoak, eta batez ere, ikusleentzat, badu bere berezitasuna, eta normalki bakarkako esfortzua nabarmentzen den kirola izan arren, honako hontan, ahalegin kolektiboan oinarritzen du arrakasta eduki edo ez.  

Boxeak, Larrea eskolako futbito zelaian kokatuko dira, eta arratsaldeko 13:30tan ireki eta 14:45tan sarratuko dira.
 
Talde kopurua, 30an mugatuko da, eta bakoitzak, 4tik-6ra partaide izango ditu.

15:00tarako dago iragarrita emango zaiola irteera lehen taldeari, eta ondoren banan-banan eta minutu bateko tarteaz gainerazko guztiak aterako dira antolatzaileak jarritako ibilbidea osatzeko, 5km oinezko lasterketa lehen saioan, 19,4km errepideko bizikletaz bigarren atalean, eta bukatzeko 2,5km oinezko lasterka berriz ere.

Kontuan eduki beharrezkoa sailkapenei dagokionez, taldearen denbora, laugarren partaideak, helmugako lerroa gainditzerakoan emango diola.

info.+ https://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1427

Tags: