
20 Ots MARTXOAK 03 LARUNBATA, EIBARREN, SPRINT DISTANTZIAKO GIPUZKOAKO TXAPELKETA JOKATUKO DA
XXVII. EIBARKO DUATLOIA 2018/03/03 EUSKADIKO ZIRKUITORAKO 3. PROBA PUNTUAGARRIA
~~Larunbata, martxoak 03, Eibar Triatloi Taldeak eta Gipuzkoa eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta, Eibarko XXVII. Duatloia ospatuko da Sprint distantzian (5km – 18km – 2,5km).
Euskadiko zirkuitoari dagokionez, 2018. urteko hirugarren proba puntuagarria izango dugu Eibarkoa.
Boxeak, eta baita irteera eta helmuga puntuak, Untzaga enparantzan kokatuko dira, udaletxearen aurrean, hain zuzen ere.
Emakumezkoen irteera 16:45tan izango da eta gizonezkoena, aldiz, 16:48tan.
Lehen atalean, oinezko lasterketari ekingo diote, 5 kmko lana osatu beharko dute Eibarko kaleetatik zehar, zirkuito bati hiru bira emanez.
Ondoren, bizikletak hartu eta 18kmko ibilbide gorabeheratsua bete beharko dute duatletek, eta bukatzeko, berriz ere oinezko lasterketan, 2,5km osatu beharko dituzte proba bukatzeko.
Bi mozketa puntu izango dira probaren zehar:
Lehenbizikoa, korrikako lehen atalaren bukaeran kokatuko da (5km oinezko lasterketa), eta gainditzeko, emakumezkoek 28 minututako epea izango dute, eta 26 minututakoa gizonezkoentzat.
Bigarren mozketa, bizikleta saioaren hamairugarren kilometroan izango da, eta puntu hori gainditzeko jarritako denbora epea, 60 minutukoa izango da.
info.+ https://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1410