
08 Mar MARTXOAK 17 LARUNBATA, OÑATIN, I. DUATLOI TXIKIA OSPATUKO DA
OÑATIKO I. DUATLOI TXIKIA 2018/03/17 BENJAMIN, ALEBIN ETA INFANTIL MAILAN
~~Umeengan, duatloiak dituen berezitasun eta baloreak suspertzeko asmoz, Aloña Mendi Kirol Elkarteak antolatuta eta Gipuzkoa eta Euskadiko Triatloi Federazioen laguntzarekin, Oñatiko I. Duatloi Txikia ospatuko da hiru maila desberdinetan:
Benjamin maila, 2008 eta 2009an jaiotakoak, 0,5km – 1,5km – 0,250km.
Alevin maila, 2006 eta 2007an jaiotakoak, 1km – 3,5km – 0,5km.
Infantil maila, 2004 eta 2005an jaiotakoak, 2km – 7km – 1km.
Boxeak, eta baita irteera eta helmuga puntuak, Oñatiko enparantzan kokatuko dira, udaletxearen aurrean, hain zuzen ere.
Hiru mailetan, bai mutilak eta neskak, batera lehiatuko dira. Eta irteera orduak honako hauek izango dira:
Benjamin mailari, 10.30tan emango zaio irteera, Alebinari 10:50tan eta azkenik Infantil mailakoei, 11:15tan.
Aipatu, baita ere, boxeak 09:15tan ireki eta 10:10an itxiko dira.
Gogoan eduki, parte hartu nahi duzuenok, Euskadiko Triatloi Federazioaren webean apuntatu beharko zaretela (behean jartzen den linkean), eta horretarako jarritako denpora epea martxoaren 12an, astelena bukatzen da.
https://www.triatloi.org/campus/pub/home.asp?idioma=eu
info. + https://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1422