Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

NATALIA GOMEZ ETA ANDER GARCIA IRABAZLE BASAURIKO DUATLOIAN

2018ko martxoaren 04an, Basauriko XXII. Sprint Duatloia jokatu da, Egurre K3 Kirol Klubak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta.

~~Igandean, Basaurikoa, euskal zirkuiturako puntuagarria zen laugarren proba ospatu zen.
Emakumezkoak, 11:00tan abiatu ziren, eta gizonezkoak 11:15tan.
Lehen atalean 5 kilometroko ibilbidea osatu behar zuten duatletek, eta, emakumezko mailan, Natalia Gomez haize nabarmendu zen beste guztiei, bigarrenari, Lourdes Oiartzabal hain zuzen, minutu baten alea ateraz. Aldiz, gizonezkoetan bosteko bat izan genuen buruan, Adrian Latestere Saltoki Trikideko duatleta eta Araba Triko laukote bat, Ander Garcia, Urko Herran, Joanes Goitisolo eta Javier Goitia.
Lehen trantsizioa egin eta bizikletak hartuz gero, hor abiatu zitzaizkigun denak ere txistu bizian bete beharreko 18 kilometro gogorrak osatzeko asmoz. Atal honek ez zuen aldaketa nabarmenik egin, eta Natalia aurretik genuen Lourdeskiko minutu bat eta Estefania Gomezkiko hiru minutuko aleaz, eta gizonezkoen artean, Javier Goitia gernikarra azaldu zitzaigun T2an minutu erdiko abantaila lortuz atzetik zetorkion laukotearekiko.
Hirugarren eta azken atalean, 2,5km oinezko lasterketan osatu beharrezkoa, Nataliak ez zien aukerarik eman atzetik zetorkieneei, eta garaile sartu zen Artunduaga Kiroldegian kokatutako helmugan. Bigarren postuan Estefania Gomez azaldu zitzaigun eta Lourdes Oiartzabal hirugarren, T2tik bigarren atera eta gero, bide gurutze baten erratu baten ondorioz.
Aldiz, gizonezko mailan, Ander Garciak, indar batean eta zekulako lasterketa osatu ondoren, bere taldekideek atzean utzi eta Goitiaren bila jo zuen egur batean hau harrapatzeko asmoz, eta bai lortu ere. Ander izan genuen helmugan garaile azken atal izugarria egin eta gero.

SAILKAPENAK
EMAKUMEZKOETAN
1.- Natalia Gómez Ruiz, Sestao Triatloi Taldea. 01:11:46
2.- Estefania Gómez Villanueva, Independiente. 01:14:58
3.- Lourdes Oiartzabal Etxeberria, Antxintxika Debagoiena Tri. 01:15:58

GIZONEZKOETAN
1.- Ander García Rendo, Ascentium Araba Tri. 00:59:53
2.- Javier Goitia Omaechevarria, Ascentium Araba Tri. 01:00:11
3.- Joanes Goitisolo Otazua, Ascentium ArabaTri. 01:00:26

Info. + https://www.triatloi.org/campus/pub/clasificacionPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1418

Tags: