Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

NATALIA GOMEZ ETA PELLO OSORO GARAITU ZIREN ERANDIO-ALTZAGAN OSPATUTAKO DUATLOIAN

2018ko apirilaren 21an, Erandioko I Sprint Duatloia jokatu zen, Bilbao Tri Triatloi Taldeak antolatuta eta Bizkaiko eta Euskadiko Triatloi Federazioen laguntzarekin.

~~Larunbatean, Erandio-Altzagan jokatutako duatloia, denboraldiko seigarren eta azkena izan genuen.

Emakumezkoak, 16:30tan abiatu ziren, eta gizonezkoak 16:45tan.
 
Emakumezko mailan, Sestao Triatloi Klubeko Natalia Gomez ez zegoen inori itxaroteko, eta hasiera eman bezain pronto, oinezko lasterketan dituen dohainak erakutsiz, errez nabarmendu zen, eta lehen trantsiziora minutu bateko aleaz azaldu zitzaigun. Bigarren atalean oso ondo iraun zuen eta atzetik zetozenek ez zuten lortu Nataliarekikoz denbora murriztea, beraz, azken atalean, eta ez beharraren bat eduki ezean, Nataliak lortuko zuen garaipena Erandio-Altzagan, lehenengoz ospatzen zen duatloian. Korrikako azken bi kilometro eta erdiak, ondo merezitako jendearen txalo artean egin zituen Nataliak. Jarraian eta podiuma osatzeko, Beatriz Lalaguna eta Andrea Mediero azaldu ziren helmugan, biek ere, Natalia bezala Sestao Triatloi Klubeko kideak.

Gizonezkoen mailan, Pello Osoro izan genuen irabazle. Bere garaipena, bizikletan egin beharreko 20 kilometroetan oinarritu zuen. Atzetik taldetxo bat osatu zen, baina askotan gertatzen den bezala, denek ez zituzten erreleboak ematen, eta aurretik Pello, pedal kolpe politaz eta sasoiz dagoela erakutziz, bi minutuko aleaz azaldu zen bigarren trantsizioan (T2). Beraz garaipena eskuan zuen. Azken atala zuen aurretik, bi kilometro ta erdi jorratu beharrekoak oinezko lasterketan. Espero bezala, Pellok garaipena lortu zuen, eta bigarren eta hirugarren postuetarako lehia, Eder Rodriguez eta Alberto Bravok lortu zituzten.
 
SAILKAPENAK

EMAKUMEZKOETAN
1.- Natalia Gómez Ruiz, Sestao Triatloi Taldea. 01:06:37
2.- Beatriz Lalaguna Palacio, Sestao Triatloi Taldea. 01:09:03
3.- Andrea Mediero Losada, Sestao Triatloi Taldea. 01:09:55

GIZONEZKOETAN
1.- Pello Osoro Gutierrez, Delteco Eibar Triatloi Taldea. 00:57:22
2.- Eder Rodríguez Legarreta, Galdakaoko Mozoilo Triathlon Klub. 00:58:49
3.- Alberto Bravo Sánchez, C.T. Laboratorio SYS. 00:58:51

Info. + https://www.triatloi.org/campus/pub/clasificacionPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1424

 

Tags: