Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

NATALIA GOMEZ ETA URKO HERRAN EUSKADIKO TXAPELDUNAK SOPELAN

2018ko otsailaren 17, Sopelan XIII. Sprint Duatloia jokatu da, Hirubi Triatloi Taldeak eta Euskadiko Triatloi Federazioa izan ditugula antolatze lanetan.

~~Euskal zirkuituko lehen proba izan genuen larunbatean Sopelan eta hasiera emateko, horrez gain, Duatloi Sprint distantziako Euskadiko Txapeldunak emango zizkigun probaren bukaerak.
Irteera lerroan, antolatzaileek prestatutako ibilbidea osatzeko asmoz (5km, 20km, 2,5km), 256 triatleta aurkeztu ziren, hauetatik 44 emakumezkoak zirenik.
Eguraldia aproposa zen, nahiz eta euri tanta batzuk bota proba hasi baino pare bat ordu lehenago, tenperatura gozoa zen, beraz, baldintzak, lasterketa on bat ikusteko osagaiak genituen, kontuan hartuta ere partaidetza eta hauen kalitatea.
Emakumezkoak, 16:15tan abiatu ziren, eta gizonezkoak 16:30tan. Lehen atalean, 5 km oinezko lasterketa Sopelako kaleetatik zehar jarritako zirkuitoan, ritmo izugarri gogorra jarriz, Natalia Gomez, emakumezkoen artean eta Urko Herran, gizonezkoetan, nabarmendu ziren beste partehartzaile guztiengandik.
Nataliak, 18´46´´ behar izan zituen 5kmko ibilbidea betetzeko, eta 1´23´´ko alea atera zizkion atzetik zetozkion bikote bati, Enara Oronoz eta Andrea Medierori hain zuzen ere.
Bestetik, Urkok ere, bere legea jarri nahi zuen hasieratik, eta bai lortu ere. Honek, 1´04´´ko alearekin aurkeztu zitzaigun T1an, baina gogor ekin beharko zion bizikletako saioan, zeren eta atzetik zazpiko taldetxo bat zetorkion.
Denek ere 20km zituzten aurretik bizikletan bete beharrekoak, baina lasterketako posizioak ez ziren asko aldatu. Lehen atalean bezala, berriz ere Natalia eta Urko izan genituen indartsuenak saio hontan, eta azken saiorako nahiko erabakita zeukaten, biek ere, lasterketa. Bigarren eta hirugarren posturako lasterketa zabalik zegoen eta, hauek, azken atalean finkatuko ziren.
Beraz, helmugan, Natalia eta Urko izan genituen Sopelako XIII. Sprint Duatloiko irabazleak, eta hortaz, distantziako Euskadiko Txapeldunak.
Hauekin, lasterketa on bat egin ondoren baita ere, Andrea Mediero eta Beatriz Lalagunak lortu zituzten, emakumezko mailan eta Gonzalo Fuentes eta Mikel Goitia gizonezkoetan, ontzako bigarren eta hirugarren postua.

 

SAILKAPENAK
EMAKUMEZKOETAN
Absolutoa
1.- Natalia Gómez Ruiz, Sestao Triatloi Taldea. 01:04:27
2.- Andrea Mediero Losada, Sestao Triatloi Taldea. 01:07:41
3.- Beatriz Lalaguna Palacio, Sestao Triatloi Taldea. 01:08:17
Junior
1.- Zuriñe De La Fuente Maza, Urbiko TT Basauri. 01:12:21
Kadete
1.- Aiala Garro Barturen, Mugarra Triatloi Taldea. 01:19:41

GIZONEZKOETAN
Absolutoa
1.- Urko Herran Aguilar, Ascentium ArabaTri. 00:55:50
2.- Gonzalo Fuentes Isasi, C.T. Laboratorio SYS. 00:57:42
3.- Mikel Goitia Omaetxebarria, Ascentium ArabaTri. 00:57:51
Junior
1.- Mikel Goitia Omaetxebarria, Ascentium ArabaTri. 00:57:51
Kadete
1.- Unai Villagrasa Larrea, Mugarra Triatloi Taldea. 01:07:02

Info. + https://www.triatloi.org/campus/pub/clasificacionPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1419

Tags: