Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

UZTAILAK 21an, GETXOKO V. TRIATLOIA OSPATUKO DA DISTANTZIA OLINPIKOAN

AGUSTIN UGARTEREN OROIMENEZ V. TRIATLOIA 2018/07/21

~~Larunbatean uztailak 21, arratsaldeko 13:30tan, Getxotri Triatloi Taldeak antolatuta, eta Bizkaiko eta Euskadiko Triatloi Federazioen laguntzarekin, Agustín Ugarteren oroimenez ospatzen den Getxoko V. Triatloia jokatuko da distantzia olinpikoan (1,5km – 46km – 10km), eta gainera 2018ko Euskadiko Olinpiko distzantziako txapelketa izango da.

Boxeak 11:45tan ireki eta 13:15tan sarratuko dira. Ondoren, 13:30tan, emakumezkoen probari emango zaio hasiera, eta gizonezkoei 13:45tan.

Areetako hondartzan izango dute irteera lerroa, eta 750 metroko ibilbideari, bira bi eman beharko zaio, igerian egin beharreko 1,5 kilometroko saioa osatzeko.

Trantsizioa gunera abiatu, eta bizikletak hartuz, bigarren atalari ekin beharko diote, 46 kilometroko ibilbidea osatuz.

Gogoarazi, nahiz eta distantzia olinpikoa izan, drafting edo eta gurpilean joatea debekatua izango dela.

Bigarren atala osatuz gero, eta bigarren trantsizioa egin ondoren, hirugarren eta azken atala izango dute aurretik triatletek, 10 kilometroko oinezko lasterketa, Bizkaia Zubiaren ondoan kokatuko den helmugan bukatzeko.

Segurtasun neurriak direla eta, antolakuntzak, mozketa puntu bi ezarriko ditu bizikletako saioan zehar. Lehena, 14. kilometroan izango da, eta hori gainditzeko denbora muga arratsaldeko 15:00 izango da. Bigarren mozketa puntua, 27,6 kilometroan kokatuko da eta hortik gainditzeko ordu epea 15:36 izango da.

info.+ https://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1401

Tags: