Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

ANDREA MEDIERO ETA JOANES GOITISOLO GARAILE EIBARKO DUATLOIAN

EIBARKO XXVIII. DUATLOIA 2019/03/09

~~Martxoak 9, Eibar Triatloi Taldeak eta Gipuzkoa eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta, Eibarko duatloiaren XXVIII. edizioa ospatu zen Sprint distantzian (5km – 18km – 2,5km).  Andrea Mediero, emakumezkoetan eta Joanes Goitisolo gizonezkoetan izan genituen irabazle.

Sestao Triatloi Taldeko Andrea Medierok eta Saltoki Diquesi Trikideko Aitziber Urkiolaren arteko lehi eztua ikusteko aukera izan genuen, eta bizikletako saioaren bukaerara T2 elkarrekin iritsi ondoren, azken oinezko 2,5kmko lasterketak argitu beharko zuen garailea. Medierok ez zion bat ere aukerarik eman Aitziberri, eta garaile azaldu zitzaigun Untzagako Plazan kokatutako helmugan. Bigarren, eta Gipuzkoako txapelduna, Aitziber Urkiola, eta hirugarren, Antxintxika Debagoiena Triko Miren Josune Bikuña.

Gizonezkoen artean, Eibarko saleek, bertako semea den Pello Osoro, aste bete lehenago Pontevedran Espainiako erdi distantziako txapelketan hirugarren postua lortutakoa, ikusteko aukera zuten. Baina arerioak ez zizkioten gauzak erraz jarriko, batez ere Araba Trikoak, eta irteera eman bezain pronto, aurki erakutsi zituzten bere intentzioak arabarrak. Lehen oinezko bost kilometroetan, Urko Herranek erritmo izugarri gogorra jarriz, lasterketa puskatzen saiatu zen eta bere talde kideek diren Ander Garcia eta Iker Ortiz berarekin eraman zituen gelditzen zen lana samurra ez zela izango kontuan hartuta. Bazekiten Pelloren dohainak bizikleta gainean eta beraz, zer egin zezakeen bigarren atalean. Gauzak horrela, eta T1a utzi ondoren, Araba Triko esandako hiru kideek zihoazten aurretik, eta ondoren 30 segunduko atzerapenaz, Pello Osoro beste hiru Araba Tri, Javier Goitia, Joanes Goitisolo eta Adur Eskisabel. Seigarren kilometroan, Pellok atzetik lan txukuna egin eta gero, talde biek bat egin zuten, baina Araba Trikoak ez zeunden parkatzeko eta mokoka hasi ziren Pello atzean uzteko asmoz. Eskisabel, Goitisolo eta Javi Goitiak erasoa jo zuten eta T2an, minutu eta hamabost segunduko aleaz aurkeztu ziren. Helmugan, garaile, Goitisolo izan genuen, bigarren Goitia eta podiumeko hirugarren koxkan, Adur Eskisabel.
Pello Osoro izan genuen, seigarren postua lortu ondoren, Gipuzkoako txapelduna. 

SAILKAPENAK
EMAKUMEZKOETAN
Absolutoa
1.- Andrea Mediero Losada, Sestao Triatloi Taldea. 01:01:45
2.- Aitziber Urkiola Zendoia, Saltoki Diquesi Trikideak. 01:02:32
3.- Miren Josune Bikuña Zubia, Antxintxika Debagoiena Tri. 01:05:43

GIZONEZKOETAN
Absolutoa
1.- Joanes Goitisolo Otazua, Ascentium ArabaTri. 00:51:22
2.- Javier Goitia Omaechevarria, Ascentium ArabaTri. 00:51:23
3.- Adur Eskisabel de Juan, Ascentium ArabaTri. 00:51:57
  
 info.+: https://www.triatloi.org/campus/pub/clasificacionPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1442

Tags: