Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

ANNABEL WHITE ETA ANDER OKAMIKA AZKARRENAK GETXON

AGUSTIN UGARTEREN OROIMENEZ GETXOKO VI. TRIATLOIA 2019/07/20

~~Larunbata, uztailak 20, Getxotri Triatloi Taldeak, Tri Runners eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta, Agustín Ugarteren oroimenez ospatzen den Getxoko VI. Triatloia ospatu zen distantzia Standarrean (1,5km – 46km – 10km).
 
09:30tan eman zitzaion irteera emakumeen frogari eta 5 minutu beranduago, gizonezkoei, eta ondoren, 09:40 Open (ez federatuak) frogaren txanda izan zen.
Emakumeen artean, irteera eman bezain pronto, White australiarra nabarmendu zen, eta hiru ataletan partzial onena markatu ondoren garaipen argia lortu zuen. Honeri nork lagunduko zion podiumean ikustea gelditzen zitzaigun, eta ohorezko postu horiek Maddi Marquet donostiarrak eta Mireia Arrillaga lekeitiarrak lortu zituzten.

Gizonezkoen lasterketan ere, gutxi iraun zuen emozioak, eta lehen trantsizioa egin ondoren, Ander Okamika lekeitiarrak maisutasun eta indarrez gainezka bere arerio guztiak menderatu zituen garaipen handia lortuz.
Bigarren eta hirugarren, Haritz Garate eta Egoitz Zalakain sailkatu ziren.     
 
SAILKAPENAK
EMAKUMEZKOETAN
1.- Annabel White, Australia. 02:27:48
2.- Maddi Marquet Ferran, Atletico San Sebastian. 02:34:52
3.- Mireia Arrillaga Murelaga, Garraitz Kirol Taldea. 02:35:19

GIZONEZKOETAN
1.- Ander Okamika Bengoetxea, ANB Triathlon Team Portugalete. 02:10:42
2.- Haritz Garate Txurruka, Amandarri Triatloi Kluba. 02:14:41
3.- Egoitz Zalakain Erbiti, Independiente. 02:15:14

info.+ https://www.triatloi.org/campus/pub/clasificacionPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1478

Tags: