
27 Eka EKAINAK 30an, OSPATUKO DA DONOSTIAKO NAZIOARTEKO TRIATLOIA ONDITZ OROITUZ XXXIV. EDIZIOA, DISTANTZIA
ONDITZ OROITUZ XXXIV. TRIATLOIA 2019/06/30
~~Igandean ekainak 30, goizeko 09:15tan, Atletiko San Sebastian Klubak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta, Donostiako Nazioarteko XXXIV. Triatloia, Onditz oroituz, jokatuko da distantzia olinpikoan (1,5km – 38,5km – 10km).
Trantsizio gunea 07:00tan ireki eta 09:00tan sarratuko da, eta Kontxako pasealekuan kokatuko da.
Emakumezkoen frogari, 09:15tan emango zaio hasiera, eta gizonezkoei 09:30tan, Kontxako badian igerian egin beharreko 1,5km saioa osatzeko. Atal hau osatzeko denbora muga 45 minututakoa izango da.
Trantsizioa gunera abiatu, bizikletak hartu eta boxetatik irten ondoren, Zubieta kaletik Kontxako pasealekurantz abiatuko dira, ondoren Antiguo eta Berio zeharkatuz Zuatzura iristeko. Bertatik, atzeko errepidetik, Añorga Txikiruntz abiatuko dira eta handik Orioruntz, Añorga, Usurbil eta Aginaga zeharkatuz. Oriotik itzulerako bideari ekingo diote Igeldotik barrena (5km %6,5 batabestekoa, eta %14koa pare bat tokitan). T2ko sarreran kokatuko da bigarren denbora muga, eta hori gainditzeko epea 2 ordu eta 30 minutu izango dira proba hasieratik (igeriko eta bizikletako saioetako denbora gehituz).
Azken atala, oinezko lasterketakoa hain zuzen, geldituko zaie triatletei froga bukatzeko eta Onditzeko Triatloi Olinpikoan finisherrak izateko. Horretarako, boxetatik Zubieta kalera zuzenduko dira partehartzaileak eta bertatik Antiguoruntz, Kontxako Pasealekura, Satrustegi hiribidea eta Eduardo Txillida Pasealekua zeharkatuz. Real Club de Tenis parera iristean, itzulerako bideari ekingo diote partehartzaileek Atletico de San Sebastianen instalakuntzen ingururaino. Han berriz bira emango dute, ibilbideari hiru bira emateko.
Hirugarren eta azken mozketa puntua, helmugan izango da, eta gainditzeko ordu muga 13:00tak izango da.
info.+ https://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1482