Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

ENARA ORONOZ ETA TXOMIN OSORO GARAILE ISABAN

Igande honetan, otsailak 10, Isaban, Erronkari Aranako Neguko IX. Triatloia ospatu behar zenean, aurtengoan, eta eguraldi baldintzak kontuan hartuz, antolakuntzak skiko atala bertan behera uztea erabaki zuen partehartzaileen zihurtasuna bermatzeko, proba duatloi bilakatuz. Proba, Erronkari Pirineo Klubak, eta Nafarroako Triatloi Federazioak antolatu zuten eta ondorengo distantziak bete ziren: 8,3km oinezko lasterketa, 24km errepideko bizikleta eta 5,5km oinezko lasterketa.

~~Irabazleak, Saltokiko Enara Oronoz, 01:53:54ko denborarekin emakumezkoetan eta Delteco Eibar Triatloi Taldeko Txomin Osoro, 01:35:46koarekin gizonezkoetan izan ziren.

Beraz, Neguko Euskadiko Triatloi Txapelketa izen behar zena, bertan behera utzi behar izan zen, neguko triatloi ospatzerik izan ez zelako.

SAILKAPENAK
EMAKUMEZKOETAN
Absolutoa
1.- Enara Oronoz Mateo, Saltoki Diquesi Tri 01:53:54
2.- Gemma Hernández Andoain, Urola Triatloi Kluba 02:00:24
3.- Mª Cruz Aragón Falces, S.D.R. Arenas 02:05:33

GIZONEZKOETAN
Absolutoa
1.- Txomin Osoro Gutierrez, Delteco Eibar TT 01:35:46
2.- Xabier Orduña Garjón, Hiruki Valle de Egues 01:36:24
3.- Rubén Caseny Catala, Independiente 01:37:20

Info. + https://triatlondeinvierno.wordpress.com/isaba/

Tags: