
07 Mar ERLOJUPEKO ASTEBURU BIZIA AMOREBIETA-ETXANON ETA GARAIN IZANGO DUGUNA MARTXOAK 16 ETA 17an
TALDEKAKO ERLOJUPEKO EUSKADIKO TXAPELKETA JOKATUKO DA AMOREBIETA-ETXANON ETA x3 ERRELEBOEN TALDEKAKO ETA x4 ERRELEBOEN MISTOEN DUATLOIAK GARAIN
~~Larunbata, martxoak 16, Amorebieta-Etxanoko Triatloi Taldeak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta, Amorebieta-Etxanoko taldekako erlojupeko duatloiaren bigarren edizioa jokatuko da Sprint distantzian (5km – 19km – 2,5km). Probak, aurtengo Euskadiko Talde Txapeldunen izenak emango dizkigu.
Trantsizio gunea, Larrea eskolako futbito zelaian kokatuko da, eta arratsaldeko 13:30tan ireki eta 14:45tan sarratuko da.
Oinezko lasterketako bi atalak Larrea inguruan izango dira. Pasa den urtearekin konparatuz, aldaketa nabarmenena, bizikletako saioan aurkituko dute taldeek. Aurtengoan, Larreatik irten ondoren, Lemoarantz joko dute BI-635 errepidetik. Atalak dituen 19 kilometroak osatzeko, eta Lemoatik Amorebietara itzultzerakoan, herriko sarreran aurkitzen den biribilgunean buelta eman eta bigarren itzuli bat emango dute taldeek.
Talde kopurua, 48an mugatuko da, eta bakoitzak, 4tik-6ra partaide izango ditu.
Sailkapenei dagokionez, taldearen denbora, laugarren partaideak helmugako lerroa gainditzerakoan emango dio.
info.+ https://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1489
Bestetik, igandea martxoak 17, G.T.T. (Garai Triatloi Taldea) antolatuta, Garain taldekako duatloiak ospatuko dira. Guztira hiru proba lehiatuko dira, bat emakumezkoentzat, beste bat gizonezkoen mailan eta azkenik proba mistoa.
Emakumezkoen eta gizonezkoen proban (x3 = 2km – 8km – 1km) – lehiatuko dira, eta talde kopurua 30an mugatuko da.
Aldiz, eta proba mistoan 10 talde onartuko dira, eta talde bakoitzak lau partaide izango ditu, bi emakumez eta bi gizonez osatuta (x4 = 2km – 8km – 1km).
info.+ https://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1481
info.+ https://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1488