
10 Ira HELENE ALBERDI ETA URKO HERRÁN EUSKADIKO TRIATLOI STANDARD TXAPELDUNAK SESTAON
SESTAOko VI. TRIATLOIA 2019/09/08
~~Igandea, iraila 08, Sestao Triatloi Taldeak, eta Bizkaia eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta Sestaoko VI. Triatloia ospatu zen, distantzia Standard edo eta Olinpikoan (1,5km – 40km – 10km).
Probako irabazleak, emakumezkoetan Helene Alberdi (Yepa! Triatloi Kluba) 2:17:20ko denborarekin, eta Urko Herrán (Ascentium ArabaTri) gasteiztarra, 1:57:13ko denborarekin izan ziren.
Hortaz, Euskadiko Txapeldun izan genituen biek ere.
Emakumezkoen artean, Helenek, hasiera eman bezain pronto, atzean utzi zituen bere arerioak, eta lehen trantsizioa egiterakoan lau minutu t´erdiko aldea ateratzen zion laukote bati. Bizikletan, nahiz eta denbora pixka bat galdu, ondo eutsi zion buruari, eta azken atalean, 10 kilometro oinezko lasterkan, lidertza sendotzea lortu zuen. Ondoren, eta podiumeko bigarren eta hirugarren koxkan, Andrea Mediero (Sestao Triatloi Taldea), eta Sandra Martínez Sierra sailkatu ziren.
Gizonezkoetan, lasterketa eztua ikusteko aukera izan zuten La Benediktara hurbildu ziren guztiak. Ohi bezala, igeri eta bizikletako atalak osatu ondoren, diferentziak txikiak ziren, beraz korrikako saioa izango zen berriz ere epaile eta irabazlearen izena emango ziguna.
Lasterketako puntu hortan, Urko Herrán arabarra, ez zegoen oparirik egiteko, eta ritmo izugarri gogorra ezarriz, denak atzean uztea lortu zuen. Partzial onena markatuz, helmugan minutu t´erdiko abantaila lortu zuen, probaren garailez gain, Euskadiko Txapela lortuz. Bigarren, atzetik aurrerako lasterketa izugarri ona egin ondoren, Joanes Goitisolo sailkatu zen eta hirugarren postua Ander Segurolak bereganatu zuen.
SAILKAPENAK
EMAKUMEZKOETAN
1.- Helene Alberdi Sololuze, Yepa! Triatloi Kluba. 02:17:20
2.- Andrea Mediero Losada, Sestao Triatloi Taldea. 02:22:30
3.- Sandra Martínez Sierra, C.D. Elemental Tri Infiniti Móstoles. 02:25:00
GIZONEZKOETAN
1.- Urko Herrán Aguilar, ArabaTri. 01:57:13
2.- Joanes Goitisolo Otazua, ArabaTri. 01:58:43
3.- Ander Segurola Uli, ANB Triatlon Team Portugaletekoa. 01:58:55
info.+ https://www.triatloi.org/campus/pub/clasificacionPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1459
Aurretik, Triatloi Herrikoia ospatu zen Super Sprint distantzian (0,300km – 10km – 1,9km).
info.+ https://www.triatloi.org/campus/pub/clasificacionPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1460