Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

IRAILAK 08an, SESTAON JOKATUKO DA STANDARD DISTANTZIAKO EUSKADIKO TXAPELKETA

SESTAOko VI. TRIATLOIA 2019/09/08

~~Datorren igandean irailak 8, Sestao Triatloi Taldeak, eta Bizkaia eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta, Sestaoko VI. Triatloia ospatuko da distantzia Standardean, 1,5 kilometroko igeriketa saioa, 40 kilometro bizikletan eta 10 kilometro oinezko lasterketako lana bete beharko dute triatloi hau osatzeko. Gainera, modalitate honi dagokionez, Euskadiko Txapelketa ospatuko da.
Trantsizio gunea La Benedicta kaian kokatuko da, eta 09:30tan ireki eta 10:30tan sarratuko dira.
Emakumezkoei 10:45tan emango zaie hasiera eta gizonezkoei 11:00tan (kontuan edukiz, azken emakumezkoak lehen buia gainditu behar duela).
Lehen atala, igeritakoa, La Benedicta kaian izango da, 0,750kmko zirkuito bati bira bi eman beharko diote triatletak, 1,5km osatzeko.

Bizikleta saioan, hiru itzuliz osaturiko zirkuito bati ekin beharko diote 40 kmtako ibilbidea osatzeko.

Hirugarren eta azken atala, 10 kilometroko oinezko lasterketa izango dute, La Benedictan kokatuko den helmugan bukatzeko.

Mozketa puntu bi kokatuko dira probaren zehar. Lehena igeritako saioaren bukaeran izango da, eta puntu hortatik iragarritako denbora muga 45 minututakoa izango da. Bigarren eta azken mozketa, bizikletako saioaren bukaeran kokatuko da, T2ko sarreran hain zuzen ere, eta moztuta ez gelditzeko denbora epea 2 ordu eta 15 minututakoa izango da. Bietan ere, gizonezkoen irteera hartuko da referentzi bezala.
 
info.+ https://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1459
 

Horrez gain, goizeko 09:30tan, Triatloi Herrikoia ospatuko da (0,3km – 9km – 1,7km).

info.+ https://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1460

Tags: