Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

IRENE LOIZATE ETA JAVIER GOITIA GARAILE SOPELAN

SOPELAKO XIV. DUATLOIA 2019/02/16

~~Larunbat honetan, otsailak 16, Sopelako XIV. Duatloia ospatu da. Proba, Hirubi Triatloi Taldeak antolatu du, Euskadiko Triatloi Federazioarekin batera, eta Euskadiko duatloi zirkuituko lehen proba izan dugu, Sprint distantziakoa (5km – 20km – 2,5km)
Emakumezkoak, 16:15tan abiatu dira, eta irteera eman bezain pronto, Saltokiko Irene Loizatek burua hartu eta hasieratik puzkatu zuen lasterketa. Horrela, eta lehen atalaren bukaeran, minutu bateko alearekin genuen Irene Yepako  Helene Alberdirekiko eta bi minutu eta erdira Ioana Osa eta Beatriz Lalaguna genituen. Bigarren eta hirugarren ataletan, diferentziak nabarmen gehitu zituen Irenek, eta helmugan ia bi minutuko aleaz iritsi zitzaigun. Bigarren postuan Helene Alberdi izan genuen eta hirugarren Sopelan jaiotako eta Sestaoko klubeko Beatriz Lalaguna.

Gizonezkoen artean aldiz, lasterketa eztuagoa izan genuen. Lehen atalean, inork ez zuen lortu nabarmentzerik, eta horrela gauzak, bukaeran irabazle izan genuen Ascentium ArabaTriko Javier Goitia azaldu zitzaigun T1an lehen postuan, eta honengandik oso hurbil hainbat duatleta, beraz, dena zegoen erabakitzeko.
Bizikletak hartu eta 20km zituzten denek ere aurretik, eta nola haizeak poliki jotzen zuen, denok espero genuen lasterketa azken atalean erabakiko zela. Baina Goitia ez zegoen atzera begiratzeko, eta buru belarri ekin zion pedalak astintzen, eta T2an areriorekiko minutu bateko aleaz azaldu zitzaigun. Abantaila nabarmena, eta guztiz nahikoa, 2,5kmko oinezko lasterketari begira.
Bigarren eta hirugarren posturako, aldiz, lehia gogorra ikusteko aukera izan genuen eta TKronoko Mikel Saez de la Fuente eta Xabier Tijerok lortu zituzten podiumeko bigarren eta hirugarren postuak.   

SAILKAPENAK
EMAKUMEZKOETAN
Absolutoa
1.- Irene Loizate Sarrionandia, Saltoki  Diquesi Trikideak. 01:05:02
2.- Helene Alberdi Sololuze, Yepa! Triatloi Kluba. 01:06:59
3.- Beatriz Lalaguna Palacio, Sestao Triatloi Taldea. 01:08:58
Junior
1.- Besaide Astobiza Sánchez, Independiente. 01:14:44

GIZONEZKOETAN
Absolutoa
1.- Javier Goitia Omaechevarria, Ascentium ArabaTri. 00:58:03
2.- Mikel Saez de la Fuente Rubio, TKrono Triatlon Getxo. 00:58:27
3.- Xabier Tijero Santillan, Independiente. 00:58:30
Junior
1.- Ander Ganzabal Bilbao, Ascentium ArabaTri. 00:58:39
Kadete
1.- Mikel Gonzalez Balanzategi, Mugarra Triatloi Taldea. 01:04:12

Info. + https://www.triatloi.org/campus/pub/clasificacionPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1457

Tags: