Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

MADDI MARQUET ETA REDMOND LORCAN IRABAZLE HONDARRIBIAN

2019ko maiatzaren 11an, Hondarribiko XI. Sprint Triatloia jokatu zen.

~~Biosnar Triatloi Klubak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta, euskal zirkuituko baliagarria den bigarren proba izan genuen Hondarribiakoa.
Proba Sprint distantzian jokatu zen (750m – 20km – 5km). Lehen atala, igerikoa, Hondarribiako hondartzan osatu behar zuten, ondoren 20 kilometroko bizikletako saio gogorra, Jaizkibelera joan etorri eginez, eta bukatzeko, herri barnean bete beharreko 5 kilometro oinezko lasterketan.
Emakumezkoen artean, Maddi Marquetek bizikletako saioan lan txukuna egin ondoren, guztiz erabakita utzi zuen lasterketa. Aldiz, gizonezkoen artean, Redmond Lorcan australiar gazteak, minutu bateko atzerapenaz irten ondoren T2tik Pello Osoro eta Ander Ganzabalerekiko, harrapatu eta garaipena lortu zuen.

SAILKAPENAK
EMAKUMEZKOETAN
1.- Maddi Marquet Ferran, Atletico San Sebastian. 01:20:18
2.- Amaia Ostolaza Antelo, Independiente. 01:21:08
3.- Esther Cabanas Diez, Dida!Phisiosport Kirol Kluba. 01:24:47

GIZONEZKOETAN
1.- Redmond Lorcan, Australia. 01:04:54
2.- Pello Osoro Gutierrez, Delteco Eibar Triatloi Taldea. 01:05:13
3.- Ander Ganzabal Bilbao, Ascentium ArabaTri. 01:06:12

Info. + https://www.triatloi.org/campus/pub/clasificacionPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1447

Aurretik, Triatloi Herrikoia ospatu zen Super Sprint distantzian (0,375km – 10km – 2,5km).

Info. + https://www.triatloi.org/campus/pub/clasificacionPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1446

Tags: