
01 Api MARÍA MENDIBE ETA XABIER TIJERO IRABAZLE ERANDIOKO DUATLOIAN
ERANDIOKO II. DUATLOIA 2019/03/30. BESAIDE ASTOBIZA ETA XABIER TIJERO SPRINT DISTANTZIAKO DUATLOI BIZKAIKO TXAPELDUN.
~~Martxoak 30, Erandioko II. Duatloia ospatu zen Sprint distantzian (5km – 21km – 2,5km), BilbaoTri Triatloi Taldeak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatutala.
16:30tan eman zitzaien irteera gizonezkoei, eta aurretik oinezko lasterketan bost kilometro osatu beharrezkoak T1ra inguratzeko. Puntu hortan eta bizikletako saioari ekiteko asmoz, Xabier Tijero genuen buruan minutu erdiko abantailarekin. Bizikletako saio gora-beheratsua zuten aurretik, eta boskote bat osatu zitzaigun lasterketa buruan. ArabaTriko Ander Ganzabalek, Tijerok dituen dohainak oinezko lasterketan, ausart jokatu zuen eta eraso egin zuen. Tamalez berarentzat, ez zuen lortu Tijero atzean uztea, eta T2an, biek genituen buruan. Oinezko lasterketako 2,5kilometroak emango zigun irabazlearen izena, eta espero bezala, hor berriz ere indartsuena Tijero izan zen, eta proban irabaziz gain, Bizkaiko Txapela ere lortu zuen. Bigarren, lasterketa izugarri ona osatu ondoren, gazteiztik etorritako junior mailako gaztea, Ander Ganzabal, eta podiuma osatuz, Eder Rodriguezek bereganatu zuen hirugarren postua.
Bestetik, emakumezkoen lasterketan, BPXport Kirol Klubeko Maria Mendibek, atzetik aurrerako lasterketa osatuz, lortu zuen garaipena.
Lehen atala bukatu, eta bizikletako saioa zutela aurretik, Besaide Astobiza zihoan buruan minutu bateko abantailarekin. Mendibe hamargarren postuan zegoen puntu hortan, minutu biko atzerapenaz buruarekiko. Aurretik 21 kilometroko saioa, eta errepidea janez, aurretik zituzen denek harrapatuz gain, atzean uztea lortu zuen, eta T2an, minutu bateko abantailarekin azaldu zitzaigun. Azken atalean ez genuen eduki aldaketarik buruan eta Mendibek garaipena lortu zuen. Bigarren eta Bizkaiko Txapeldun Astobiza sailkatu zen eta hirugarren, Inmaculada Ruiz, probaren podiuma osatuz.
SAILKAPENAK
EMAKUMEZKOETAN
Absolutoa
1.- María Mendibe Palomo, BPXport Kirol Kluba. 01:14:25
2.- Besaide Astobiza Sánchez, Independiente. 01:14:34
3.- Inmaculada Ruiz Terán, BilbaoTri. 01:16:44
GIZONEZKOETAN
Absolutoa
1.- Xabier Tijero Santillan, Independiente. 00:58:44
2.- Ander Ganzabal Bilbao, Ascentium ArabaTri. 00:59:05
3.- Eder Rodriguez Legarreta, Galdakaoko Mozoilo Triatloi Kluba. 00:59:15
info.+: https://www.triatloi.org/campus/pub/clasificacionPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1477