
11 Ots OTSAILAK 23an, MUNGIAN EUSKADIKO ZIRKUITUKO BIGARREN DUATLOIA JOKATUKO DA SPRINT DISTANTZIAN
MUNGIAKO XI. DUATLOIA 2019/02/23
~~Larunbata, otsailak 23, arratsaldeko 16:00tan emakumezkoen kategorian eta 16:15tan gizonezkoetan, Mungiako XI. Duatloia ospatuko da Sprint distantzian (5km – 20km – 2,5km), IA Sport Event eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta.
Duatloi honen hamaikagarren edizioa izango dugu aurtengoa, eta Euskadiko zirkuitoari dagokionez, 2019. urteko bigarren proba puntuagarria izango da.
Boxeak, eta baita irteera eta helmuga puntuak, Mungiako polikiroldegiaren inguruan kokatuko dira.
Lehen atalean, oinezko lasterketa hain zuzen ere, 5 kmko lana osatu beharko dute Mungiako kaleetatik zehar, herriko ibilbide bati bira bi emanez.
Lehen transizioa T1 egin ondoren, bizikletako atalari egin beharko diote aurre, 20km guztira osatu beharrezkoak, Mungiatik abiatuz, eta Fruniz-Fika-Gamiz-Elgezabal, zeharkatu ondoren, Mungiara abiatu, bigarren trantsizioa egin, eta ondoren, azken atalari ekingo diote, 2,5 kmko oinezko lasterketa, helmugara iritsi aurretik.
Bi mozketa puntu izango dira probaren zehar.
Lehenbizikoa, korrikako lehen atalaren bukaeran kokatuko da (5km oinezko lasterketa), eta puntu hori gainditzeko edukiko duten denbora muga 26 minututakoa izango da emakumezkoentzat eta 28 minututakoa gizonezkoentzat.
Bigarren mozketa, bizikleta saioaren hamaikagarren kilometroan izango da, eta puntu hori gainditzeko, jarritako denbora epea, 60 minutukoa izango da.
info.+: https://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1465