Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

PAULA DEL POZO BORRACHERO GARAILE DONOSTIAKO XI. EMAKUMEZKOEN TRIATLOIAN

EMAKUMEZKOEN XI. TRIATLOIA 2019/06/29

~~Atletiko San Sebastian Klubak eta Euskadiko Triatloi Federakuntzak antolatuta, Emakumezkoen Triatloiaren XI. edizioa ospatu zen larunbatean Donostian.

Aurtengoan, Kontxako Badia inguruan antolatzaileek ezarritako ibilbidea osatzeko asmoz, 351 emakumek eman zuten izena frogan parte hartzeko asmoz.

Bete beharreko Triatloia, SuperSprint bezala ezagutzen duguna izan zuten, eta 0,3km igerian, 8km bizikletan eta 2km oinezko lasterketan bete beharko zituzten.

SAILKAPENAK

1.- Paula del Pozo Borrachero. 00:29:19
2.- Ihintza Urain Alberdi. 00:33:24
3.- Amaiur Esnaola Illarreta. 00:34:14
4.- Malen Arrieta Ansa. 00:34:16
5.- Eider Bereziartua Agirre. 00:34:18

Info.+ https://www.triatloi.org/campus/pub/clasificacionPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1483

Tags: