
03 Urr URRIAK 05an, BILBON OSPATUKO DA BERE ZORTZIGARREN TRIATLOIA OLINPIKO ETA ERDI DISTANTZIAN
VIII. BILBAO TRIATHLON 2019/10/05
~~Larunbata, urriak 5, Innevento Sports eta Euskadiko Triatloi Federazioaren eskutik, Bilboko zortzigarren triatloia ospatuko da, batetik Half edo eta erdi distantzian (1,9km – 74km – 21km), eta bestetik Standard edo Olinpiko bezala ezagutzen duguna (1,5km – 36,5km – 10km) lehiatuko dira.
Aipatu, federatu mailaz gain, Open, edo ez federatuak, proba ere lehiatuko dela distantzia bietan.
Trantsizio gunea Ramon de la Sota kaian kokatuko da.
Irteerak ordu hauetarako daude iragarrita:
• 11:30tan, Proba Olinpikoa Federatua
• 11:35tan, Proba Olinpikoa Open
Info.+: https://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1449
• 12:30tan, Half Federatua
• 12:35tan, Half Open
Info.+: https://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1450