Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

UZTAILAK 06an, GETXON, EUSKADIKO AKUATLOI TXAPELKETA JOKATUKO DA

GETXOKO III. AKUATLOIA 2019/07/06

~~Larunbata uztailak 6, Getxoko TKrono Triatloi Klubak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta, Getxoko III. Akuatloia ospatuko da (2,5km – 1km – 2,5km). Iaz bezala, aurtengo edizioa ere, Euskadiko txapelketa izango da.

Bai irteera, trantsizio gunea eta helmuga, Areetako hondartzaren ingurumenean kokatuko dira.

Lehen atala, 2,5 km oinezko lasterketan, Areetako portu hertzeko pasealekutik egingo dute partaideek.

Lehen trantsizioa (T1) egin ondoren, kilometro bateko igeri saioari ekingo diote akuatletek Areetako hondartzan.

Bukatzeko, eta T2 egin ondoren, azken saioari aurre egin beharko diote denek ere, lehen atalean bezala, 2,5 km oinezko lasterketan bete beharrekoa.

Info.+ https://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1496

Adierazi, baita ere, froga federatuaren aurretik, Akuatloi Herrikoia ospatuko dela SuperSprint distantzian (1,25km – 0,5km – 1,25km).

info.+ https://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1471

Tags: