Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

ARRATE MINTEGUI ETA JOANES GOITISOLO GARAILE ERANDION

ERANDIOko III. DUATLOIA 2020/02/15

~~Larunbata otsailak 15, BilbaoTri Triatloi Taldeak, Erandioko Txirrindulari Elkarteak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta, Erandioko Duatloiaren III. edizioa ospatu zen Sprint distantzian (5km – 18km – 2,5km).

Honako hau, Euskadiko Duatloiaren Zirkuituko lehen duatloia zen, eta irabazleak, Arrate Mintegui (DIDA Phisiosport Kirol Kluba) emakumezkoetan, 1:04:06ko denborarekin, eta Joanes Goitisolo (Alusigma Peñota Dental Portugaletekoa) gizonezkoetan, 53.06 denborarekin, izan ziren.
Arrate Minteguik, burua hartu zuen lehen atalean eta bigarrenean, bizikletan egin beharreko saioan, biziki nabarmendu zen eta azken atalerako minutu bateko aldea lortuta, ez zuen batere arazorik izan helmugan garaitzeko.

Gizonezkoetan aldiz, lehen atalean, lasterka egin beharreko 5 kilometrotan Ander García txistu bizian atera zen eta 23 segunduko alea lortu zuen T1eko sarreran Joanes Goitisolorekiko. Gizonezkoetan ere, bizikletako saioa erabakigarria izango zen lasterketa argitzeko. Goitisolok erasoa jo eta bakarkako lan txukuna egin ondoren, minutu erdiko abantailarekin azaldu zen T2an. Azken atalean, 2,5km oinezko lasterketan, nahiz eta Ander Garciak aldea murriztu, ezin izan zuen Joanes harrapatu eta azken honek jaso zituzen besoak helmugan.

SAILKAPENAK
EMAKUMEZKOETAN
1.- Arrate Mintegui Gonzalez, DIDA Phisiosport Kirol Kluba. 01:04:06
2.- Enara Oronoz Mateo, Saltoki Trikideak. 01:05:32
3.- Miren Josune Bikuña Zubia, Sestao Triatloi Taldea. 01:05:41

GIZONEZKOETAN
1.- Joanes Goitisolo Otazua, Alusigma Peñota Dental Portugaletekoa. 53:06
2.- Ander García Rendo, Alusigma Peñota Dental Portugaletekoa. 53:12
3.- Christian Quintans Dominguez, Alusigma Peñota Dental Portugalet.53:33

Tags: