
02 Mar IRENE LOIZATE ETA IKER ORTIZ DE ZARATE IRABAZLE MUNGIAN
MUNGIAKO XII. DUATLOIA 2020/02/29
~~Larunbata, otsailak 29, Mungiako XII. Duatloia (5km – 20km – 2,5km) ospatu zen, IA Sport Event eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta.
Emakumezkoen artean, 1:01:34 denborarekin, Irene Loizate (Alusigma Peñota Dental Portugaletekoa) izan genuen garaile, eta Iker Ortiz de Zarate (Ascentium ArabaTri) 53:41 denborarekin gizonezkoetan.
Arratsaldeko 16:00tan eman zitzaien irteera emakumezkoei, eta laster izan genuen aukera ikusteko, Irene ez zegoela txantxetako. Korrikarako dituen dohainak ondo baino hobeto baliatuz, lehen bost kilometrotan, bi minutu eta zazpi segunduko alea lortu zuen T1eko sarreran. Ezer larririk gerta ezean, berarentzat izango zen garaipena eta horrela izan zen, proba goitik behera menperatu ondoren. Podiumeko bigarren eta hirugarren ontzetara nor igongo zen ikustea ikusi behar. Eta lehi hortan Arrate Mintegi izan genuen indartsuena, eta Aitziber Urkiola bizikletako saioan atzean utzi ondoren, bigarren sailkatu zen.
Gizonezkoen artean, lasterketa eztua ikusteko parada izan genuen, eta hau ez zen azken saiorarte erabaki. Beraz, azken atala izango zen probaren epaile, 2,5km oinezko lasterketan osatu beharrezkoa. Indartsuena, lehen atalean gerta bezala, Ascentium ArabaTriko, Iker Ortiz de Zarate izan zen, eta hortaz garaile azaldu zitzaigun helmugan. Bigarren, Ikerrengandik 11 segundura, Ander Garcia, eta hirugarren Urko Herran izan genituen podiuma osatuz.
SAILKAPENAK
EMAKUMEZKOETAN
1.- Irene Loizate Sarrionandia, Alusigma Peñota Dental Portug. 01:01:34
2.- Arrate Mintegi Gonzalez, DIDA Phisiosport Kirol Kluba. 01:07:03
3.- Aitziber Urkiola Zendoia, JAZ Eibar Triatloi Taldea. 01:08:14
GIZONEZKOETAN
1.- Iker Ortiz de Zarate Nuñez, Ascentium ArabaTri. 53:41
2.- Ander García Rendo, Alusigma Peñota Dental Portugaletekoa. 53:52
3.- Urko Herrán Aguilar, Ascentium ArabaTri. 54:09