Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

LARUNBATA OTSAILAK 15, ERANDION HASIKO DA DUATLOI DENBORALDI BERRIA

2020/02/15 ERANDIOKO III. DUATLOIA.

~~Larunbata, otsailak 15, BilbaoTri Triatloi Taldeak, Erandioko Txirrindulari Elkarteak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta, Erandio-Altzaga Duatloiaren III edizioa ospatuko da. Proba, Sprint distantzian lasterkatuko da (5km – 18km – 2,5km). Gainera, lehenengo proba puntuagarria izango da, Euskadiko duatloi Txapelketari dagokionez 2020. urtean.
Trantsizio gunea, irteera eta helmuga, udaletxeko enparantzan kokatuko dira, eta A.T. 14:30tan ireki eta 15:45tan itxiko da.
Oinezko lasterketan bete beharreko atalak, lehena eta hirugarrena hain zuzen ere, antolatzaileek 2,5 kilometroko zirkuito bat ezarri dute, beraz lehendabizikoan bira bi eman beharko diote, 5km osatzeko eta hirugarrenean bira bat.
Tartean, 18km izango dituzte bizikletaz osatu beharrezkoak.
Antolakuntzak mozketa puntu bi jarriko ditu, lehen atalaren bukaeran, 28 minututakoa izango delarik gehienezko denbora eta bigarren mozketa puntua bigarren saioaren bukaeran kokatuko da, eta gainditzeko denbora epea ordu bete eta 20 minututakoa izango da proba hasieratik neurtuta.

info.+ https://www.rockthesport.com/es/evento/iii-duatlon-de-erandio

Tags: