
04 Mar MARTZOAK 8an, PORTUGALETE-BALLONTI DUATLOIA JOKATUKO DA SPRINT DISTANTZIAN
PORTUGALETE-BALLONTI I. DUATLOIA 2020/03/08
~~Igandea, martxoak 08, goizeko 11:00tan emakumezkoen kategorian eta 11:05tan gizonezkoetan, Portugalete-Ballonti I. Duatloia ospatuko da, Club Atletismo Portugalete, Sestaoko Berde Beltz Triatloi Kluba eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta.
Duatloi honen lehen edizioa izango da aurtengoa, eta Sprint (5km – 20km – 2,5km) distantzian lastertuko da.
Irteera eta helmuga, baita trantsizio gunea, Ballontiko parking inguruan kokatuko dira.
Trantsizio gunea goizeko 09:30tan ireki eta 10:40 sarratuko da.
Oinezko lasterketako bi saio azkarrak izango dituzte. Lehen atalean, 2,5 kmko zirkuito bati bira bi emango zaio, 5 km osatzeko, eta hirugarren eta azken atalean 2,5 km.
Lehen transizioa (T1) egin ondoren, bizikletako atalari ekin beharko diote aurre, 10kmko zirkuitu bati bira bi emanez, guztira 20km osatzeko.
info.+: https://www.rockthesport.com/es/evento/i-duatlon-portugalete-ballonti