Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

2007an jaiotakoek triatloi lizentzia izan ahalko dute

Espainiako Triatloi Federazioak publikatutako “Kategoriak 2021 Denboraldian” dokumentuan azaltzen den bezala, 2007an jaiotakoak kadete kategoria izango dute.

2021 denboraldi honetan 2007an jaiotakoak aukera izango dute triatloi lizentzia izateko eta proba ofizialetan parte hartzeko. Alde batetik Arabako, Bizkaiako eta Gipuzkoako Triatloi Federazioek informatu dituzte klubak gai honen inguruan. Baina interesa izan ahal duenak lizentzia hori tramitatzen informazioa ez badu jaso jo dezake arazo gabe bere lurraldeko federaziora jakiteko zer pausu eman behar dituen.

Gazte kategoriak horrela geratuko lirateke

  • 2006 eta 2007an jaiotakoak: kadete maila
  • 2005 eta 2004ean jaiotakoak: jubenil maila
  • 2003 eta 2002an jaiotakoak: junior maila
Tags: