
03 Ots 2021eko lasterketen hasiera atzeratu egingo da
Amorebieta-Etxanoko taldekako probak 2022 urtera pasako dira, Mungiako Duatloia behin-behinean bertan behera gelditzen da eta martxoaren 7an ospatu behar zen Portugalete-Ballontiko duatloia urriak 17an ospatuko da.
Bizi dugun egoeraren ondorioz duatloi denboraldiko lehen zatian zeuden hiru antolakuntzek jakinarazi diote beraien asmoen berri Euskadiko Triatloi Federazioari eta ondorioz 2021 lasterketen hasiera atzeratu egingo da.
Mungia Duatloia zen egutegian lehena eta behin-behinean bertan behera gelditu da. Portugalete-Ballontiko duatloia zen hurrengoa martxoaren 7an ospatzekoa baina antolakuntzak jakinarazi du urriak 17an antolatuko dutela. Eta azkenik Amorebieta Etxanoko Triatloi Taldeak jakinarazi zuen beraien taldekako probak 2022an antolatuko dituztela.
Gauzak horrela, probako lehen egutegia Eibarko Duatloia izango litzateke eta martxoaren 20an ospatuko litzake.
Euskadiko Triatloi Federaziotik beste behin ere animo mezu bat helarazi nahi da borrokan ari diren antolatzaile horiei edo beraien planak bertan behera utzi behar izan dituztenei.