Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

Beatriz Lalaguna, Kristian Quintans y Gonzalo Fuentes los mejores en el Duatlón de Jarama

Euskadiko triatletek hiru garaipen lortzeaz aparte Alex Alvarez ere podiumera igo zen Distantzia Olinpikoko modalitatean.

Pasa den igandean Madrileko Jarama zirkuituko inguruetan Madrileko Triatloi Federazioko laguntzarekin eta Korona Madrid zirkuituaren barruan Jaramako Duatloiak ospatu ziren distantzia olinpiko eta erdian.

Distantzia olinpikoan azkarrenak izan ziren Beatriz Lalaguna (Sestao Triatloi Taldea) eta Kristian Quintans (Club Deportivo Bilbao).

Emakumezkoetan podiuma osatu zuten bigarren postuan Esther Ramos (Club Triatlón Las Rozas) eta hirugarren Andrea Cordero (Club de Triatlón Diablillos de Rivas).

Gizonezkoetan gainera hirugarren izan zen Club Deportivo Bilbao taldeko Alex Alvarez. Bigarren postuan iritsi zen Ignacio Cabrera (Silcmag Trisport Getafe).

Distantzia Erdiko probari dagokionez gizonezkoetan azkarrena izan zen Gonzalo Fuentes (Alusigma Peñota Dental). Bigarren eta hirugarren helmugaratu ziren Carlos Aznar (CDE Triboost) eta Daniel Mugica (Marlins Triatlon Madrid).

Emakumezkoei dagokionez azkarrena izan zen Pilar Arias (Triatlon Villalba). Bigarren Rocio Rodriguez (Desa Mes) helmugaratu zen eta podiumeko azken koxka zapaldu zuen Beatriz Martinez-ek (CDE Triboost).

Argazkia: Korona Madrid

Tags: