Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

Dena prest Euskadiko Txapelketarako sprint distantziako triatloian

Ohikoa izaten den bezala irailean, 2020an antolatu ezin izan zen Zumaiako Triatloia ospatuko da irailaren 4ean arratsaldeko 15:30eatik aurrera. Kasu honetan, bizi dugun egoerak baldintzatuta, trantsizio area Urola Plazan egongo dira kokatuta jende pilaketak ekiditeko herrian.

Berriro itzuli da triatloia Euskadira eta kasu honetan Euskadiko Txapelketaren ospakizunarekin izango da sprint distantziako triatloian.

Triatletek aurre egin beharko diote urteetan egutegian ohiko proba Zumaiako Triatloiari. Lehenik 750 metro igeri eginez, gero 20 kilometroko bizikletari ibilbidean zehar eta amaitzeko 5 kilometroko korrika saio batekin.

Probak Euskadiko txapeldunak izendatuko ditu. Denboraldi honetako hirugarren Euskadiko Txapelketa izango da Bakarkako Erlojuz Kontrako Duatloia eta Distantzia Erdiko Duatloairen ostean.

Zumaiako Triatloiaren antolaketa Zumaiako Triatloi Taldearen esku egon da, elkarlanean Euskadiko eta Gipuzkoako Triatloi Federazioekin.

Egutegiko hurrengo proba Sestaoko Triatloia izango da, sprint distantzian baita ere. Izen emateak proba honetarako irekita daude astelehena irailak 6ra arte www.triatloi.org webgunean.

Tags: