
01 Api 2022ko Zuiako Duatloia atzeratu da
Ohar baten bidez, Zuiako 2022ko Duatloiaren antolatzaileak apirilaren 2an egitekoa zen probaren eteteari buruzko informazioa helarazi zuen. Aldi berean, 2022an Zuiako Duatloia ospatzeko data berri bat bilatzeko lanean hasi ziren.
Euskadiko Triatloi Federaziotik animo mezu bat helarazi nahi diegu Dani Ibarrolari, bere taldeari eta Dida Kirol Taldeari klub antolatzaile gisa, jakin badakigulako azken unera arte proba aurrera eramaten saiatu direla, baina kasu honetan ezin izan dela antolatzaileen kontrolpean dauden kanpoko elementuen aurka borrokatu (proba federatuaz gain, goizean Zuiako lehen Duatloi Txikia ospatzekoa zen, baina baita astebukaera honetan Arabako Eskola Kirola bertan behera gelditu da).
Euskadiko Triatloi Federazioa beti egongo da antolatzaileen ondoan, beren proiektuak aurrera eraman nahi dituztenean multitrantsizioen kirola hazteko konpromezuarekin.
Jarraian, Zuiako Duatloiaren 2022ko antolatzailearen komunikatua bidaltzen dugu.
Duatleta estimatuok, gure gogoz kontra eta asteburu osoan zehar izango dugun alerta meteorologikoan oinarrituta, Neguko Bidezaintza Plana aktibatzea eta, batez ere, SEGURTASUNA BERMATZEA pentsatuta, Zuia Duatloia atzeratzera behartuta gaude.
Guztion artean egin genezakeen borroka hotzarekin, euriarekin eta haizearekin, baina elurraren eta izotzaren aurka ezin da borrokatu.
Gogor eta atsedenik gabe lan egin dugu lasterketaren azken prestaketetan, iragarpenaren balizko hobekuntzaz fidatuz, baina 48 ordu baino gutxiago falta direnean, logikoa ikusten dugu erabakia zuei helaraztea eta zuen lekualdaketak, ostatuak eta gainerako planak antolatzeko aukera izatea.
Arnasa hartu eta indar handiagoz ekingo diogu ZuiaDu 2022 prestatzeari, hemendik aurrera ikasten hasiko garen egunetan.
Laster iragarriko dugu behin betiko data.
Zuen ulermena eta pazientzia eskatzen dizuegu zuon artean datorren ZuiaDu 22ren ilusioa berreskuratzeko.
Adeitasunez, Zuia Duatloia.