Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

2023 lizentzien tramitazioak zabalik

Joan den abenduaren 20tik aurrera, federazio honek urtero eskura jartzen dituen lizentziak izapidetu daitezke.

Euskadiko Triatloi Federazioko kolaboratzaile berria

2023an eta hurrengo urtean ere Euskadiko Triatloi Federazioak LEVELUPSUPLEMENTACIÓN INTELIGENTE-ren laguntza izango du.

Lizentzia urtarrilaren 31 baino lehen izapidetzen duten kirolari guztiekin urtea ondo hasteko, LevelUpSuplementación enpresaren produktu-sorta bat zozkatuko da (100 eurotan baloratuta).

Gainera, LevelUpSuplementación taldeak beherapen erakargarriak eskainiko ditu gure kirolariei entrenamenduetan eta lehiaketetan ezer falta ez dezaten.

Triatloian federatzea

Ohi bezala, lizentzia izapidetzeko prozesua digitalki egingo da, Rockthesporten horretarako prestatutako plataformaren bidez.

Lizentzia izapidetzeko, medikuaren ziurtagiria behar bezala eduki beharko da (2022ko abenduaren 1etik aurrera behar bezala beteta dauden guztiak onartuko dira). Lizentzia berriei NANaren fotokopia eta txartelaren argazki bat ere eskatuko zaie. Gainera, adingabeek gurasoen baimena aurkeztu beharko dute, eta 2009ko abenduaren 31ra arte jaiotakoek dagokien lurraldeko diputazioaren baimena.

Prozesu honi buruzko edozein arazo konpontzeko, lurralde federazioetara jo edo etf.lizentziak@gmail.com helbidera idatzi behar da.