Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

Brontzea Higinio Riverorentzat Espainiako Sprint distantziako txapelketan

Asteburu honetan, Uraren Jokoen barruan, Espainiako esprint distantziako triatloi txapelketa ospatzen zen Cartagenan (Murtzia).

PTWC1 kategorian Higinio Riverok (Saiatu Fundazioa) lortutako brontzezko domina nabarmendu behar dugu paratriatloian. Urrezko domina José Cristobalentzat izan zen (2 Gurpil gainean) eta zilarrezkoa Manuel Alfonsorentzat (Credus).

Euskal presentzia elite kategorian

Euskaldunen artean elite mailako triatleta onena Ander Garcia (Alusigma Peñota Dental Portugaletekoa) izan zen 19. postua lortuz; Mikel Ibergallartuk (Saltoki Trikideak) 44. postuan bukatu zuen eta Ander Segurolak (Alusigma Peñota Dental Portugaletekoa) 73. postuan.

Emakumezkoetan Maddi Marquetek (Saltoki Trikideak) 39. postuan bukatu zuen.

Kadeteen, juniorren eta jubenilen ordezkaritza zabala.

Aritz Larruzea kadetea ere nabarmendu behar dugu, Espainiako Super Sprint Txapelketako finalean 28. postuan sailkatu baitzen – atarikoan bederatzigarren postuan geratu zen. Txapelketa hauetan parte hartu zuten, halaber, Usune Burgui (C.D. Ciclista Vibike)  kadetea; Marieta Aguirregomezkorta (C.D. Ciclista Vibike), Saray Pozo (C.D. Ciclista Vibike) eta Jokin Nanclares (C.D. Ciclista Vibike) jubenilak; eta Malen Arrieta (Saltoki Trikideak) eta Ibai Tobar juniorrak (C.D. Vibike) juniorrak.

Dominak adin-taldeetan

Adin-taldeetan ere izan zen euskal presentziarik. Txaro Tomasenak (C.D. Kairoscore) urrezko domina lortu zuen 75-79 adin-taldean eta Alejandro Altunak (Antxintxika Debagoiena Triatloi Taldea) brontzezkoa.

Argazkia: JCD – Fetri