Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

Dena prest Gasteizko bigarren duatloirako

Igande honetan, urriaren 2an, Gasteizko Buesa Arenako instalazioetan ospatuko dira Gasteizko duatloiak, La Blanca Klubak Euskadiko Triatloi Federazioarekin eta Arabako Triatloi Federazioarekin elkarlanean antolatuak.

250 kirolari inguru hurbilduko dira Buesa Arenara, trantsizio-eremua egongo den lekura.

Goizeko 10: 00etan proba herrikoia hasiko da eta kadete federatuek ere parte hartuko dute. Hasieran 2,5 kilometroko oinezko lasterketa egin beharko dute, ondoren bizikleta hartu eta 13,4 kilometroko txirrindularitza egin eta 2,5 kilometroko oinezko lasterketa batekin amaitzeko.

Egun erdiko 12: 00etan hasiko da proba federatua. Kirolariek 5 kilometro egin beharko dituzte oinez, 20 kilometro txirrindularitzan eta 2,5 kilometro oinez.

Tartean duatloiko proba escolar bat egingo da.