Dena prest Zumaian triatloiak ospatzeko

Ia 500 kirolari hurbilduko dira Zumaiara

15: 30etatik aurrera, herritarrentzako super esprint distantziakoa izango da Zumaiako triatloiei hasiera emango diena.

Biharkoa gainera, iaz bezala, Zumaiako Triatloi Taldeak paratriatletentzako zirkuituak egokitu ditu eta 15: 30ak baino minutu batzuk lehenago hasiko da proba.

Super esprint proban, 350 metroko igeri egiteari, 10 kilometroko txirrindularitzari eta 2 kilometro eta 500 metroko oinezko lasterketari aurre egin beharko diete.

Geroago, 17: 00etan, esprint distantziako proba hasiko da kirolari federatuentzat. 750 metro egingo dituzte igerian, 20 kilometro txirrindularitzan eta 5 kilometroko oinezko lasterketarekin amaituko dira.

Zumaiarekin amaituko da Euskadiko triatloi zirkuituko denboraldia. Datorren astean Bilbao Bizkaia Triathlon hasiko da (bertan Europako 6 txapelketa egongo dira modalitate ezberdinetan) eta urriaren 2an Euskadiko Duatloi Zirkuitua amaituko da Gasteizko Duatloiarekin.

Triatloi zirkuituaren sailkapenak hemen ikus daitezke (duatloiarena laster argitaratuko dugu).

Scroll to Top
Logo Euskal triatloi federazioa
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzen gaitu.