Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

Duatloiak berriro itzultzen dira Gipuzkoara Eibarko XXIX. Duatloiaren ospakizunarekin

Larunbatean, martxoaren 5ean, arratsaldeko 16:45etatik hasita, Untzaga Plaza izango dute Eibarko duatloiaren erdigune bezala.

Korrikako zatia Eibarko erdiguneetako kaleetan zehar egin beharko da. Lehen sektoreak 5 kilometro izango ditu eta azkenak 2 kilometro eta erdi. Tartean izango dute 18 kilometroko bizikletako ibilbidea baina herritik ez dira asko aldenduko.

Eibarko Triatloi Taldeak antolatzen du Eibarko XXIX. Duatloiaren edizioa, Euskadiko Triatloi Federazioaren eta Gipuzkoako Triatloi Federazioaren laguntzarekin. Euskadiko egutegiko ofizialeko 4. duatloia izango da.

Parte hartzaileek dortsalan banaketa egun berdinean egingo da 14:45etik 16:15ak arte.