Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

Echeniquek eta Goitisolok irabazi dute Sestaoko Triatloia

260 kirolari inguru hurbildu ziren atzo, irailak 4, Sestaoko Benediktaren inguruetara Sestaoko VIII. Triatloian edo Sestaoko III. Triatloi Herrikoian parte hartzera. Sestaoko Triatloi Taldeak antolatu zuen proba, Euskadiko Triatloi Federazio eta Bizkaiko Triatloi Federazioarekin elkarlanean.

Puntualtasun ematen zitzaion hasiera emakumezkoen proba federatuari goizeko 11: 00etan. Minutu batzuk geroago, gizonezkoen probako parte-hartzaileek ere lehen besokadak eman zituzten uretan. Triatletek 750 metroko ibilbideari egin behar izan zioten aurre igerian, 20 kilometro bizikletan eta 5 kilometroko oinezko lasterketa amaitzeko.

Emakumezkoetan Maria Echenique (Saltoki Trikideak) izan zen uretatik irteten lehena, eta segundo gutxira Maddi Marquet (Saltoki Trikideak) zuen atzetik. Bizikletan, Nafarroakoak eta Donostiakoak talde-lana egiten zuten, bigarren trantsizioan bakarrik planto egiteko. Azkenean, Echeniquek besoak altxatuko zituen garaile gisa, ordubete eta 11 minutuko denborarekin, Marqueti 10 segundoko aldea ateraz. Jasone Camara (Sestaoko Triatloi Taldea) izan zen helmugan hirugarrena iristen.

Gizonezkoen lasterketan Elur Urkola gaztea (Tolosako Triatloi Taldea) zen uretatik irteten lehena. Segundu gutxitara izan zuen Joanes Goitisolo probako garailea, eta bere lehen postua sendotu zuen txirrindularitzan bakarkako lana eginda. Ondoren, lasterketa sendo bat eginez ordubete eta 2 minutuko denborarekin amaitu zuen. Atzeraxeago, bigarren Haritz Garate (Amandarri Triatloi Kluba) eta hirugarren Iker Ortiz de Zarate (Saltoki Trikideak) izan ziren.
Taldeka emakumezkoetan Sestaoko Triatloi Taldea izan zen azkarrena eta gizonezkoetan Alusigma Peñota Hortz Portugaletekoa izan zen garailea.

Triatloia sustatzeko proba herrikoia

Ordu batzuk lehenago, Sestaoko III. Triatloi Herrikoia ospatu zen. Bertan, ia ehun kirolarik lehen pertsonan probatu zuten multitrantsizioen kirolaren mundua.

350 metroko igerian, 9 kilometroko txirrindularitzan eta 2500 metroko oinezko lasterketan aritu ondoren, Andrea Irene Doce eta Ibai Perez izan ziren irabazleak.

Proben sailkapenak Euskadiko Triatloi Federazioaren webgunean aurki daitezke eta pdf formatuan Rock The Sport izen-emate plataforman.