
16 Abe Egutegia eta lizentzien prezioak 2023
Batzar nagusia atzo bildu zen Abadiñoko Astola Jauregian eta 2023ko proben egutegia eta lizentzien prezioak erabaki ziren.
Egutegia
Beste behin ere, Euskadiko Triatloi Federazioaren proben egutegia zabala izango da. Denboraldia urtarrilean hasiko da, Euskadiko Neguko Triatloi Txapelketarekin, urtarrilaren 22an, eta Gasteizko Duatloiarekin amaituko da, urriaren 9an.
2023 denboraldirako berritasunak hauek izango dira: Usansoloko Duatloia, vi half Triatloi krossa eta Swimrun Araba.
Hauek izango dira Euskadiko Txapelketak:
- Neguko Triatloia. Isaban urtarrilaren 22an.
- Taldekako duatloia sprint distantzian. Otsailaren 18an Amorebietan.
- Errelebotako duatloia. Otsailaren 19an Amorebietan.
- Estandar distantziako duatloia. Martxoaren 18an Oñatin.
- Distantzia erdiko duatloia. Murgian apirilaren 1ean.
- Sprint distantziako duatloia. Zizurkilen apirilaren 22an.
- Distantzia erdiko triatloia. Ekainaren 3an Gasteizen (otso – vi half gasteiz).
- Triatloi krosa. Ekainaren 3an Garaion (kadete, jubenil eta juniorrentzat).
- Sprint Triatloia. Lekeition ekainaren 17an.
- Distantzia olinpikoko triatloia. Ekainaren 26an Donostian (Onditz memoriala).
- Swimrun. Ullibarrin (data erabakitzeko).
Ohikoa den bezala, probetarako izen-emateak irekitzen diren heinean, ohiko bideetatik jakinaraziko da eta proba guztiak ikusgai egongo dira www.triatloi.org webgunean.
Euskadiko Federazioak eskerrak eman nahi dizkie aurreko urtean proba antolatu zuten Bilbaotri, Egurre K3, Triku eta Alusigma Peñota Dental klubei, baita azken urteetan egindako lanagatik ere.
Klub edo antolatzaileen lizentzia eta kuoten prezioak
Bestalde, lizentzien prezioa 3 €-tan igotzea eta kluben edo antolatzaileen kuotak 10 €-tan igotzea ere erabaki zen.
Datorren astean izena emateko plataforma aktibo egongo da 2023ko lizentzia guztiak izapidetzen hasteko. Ohiko bideetatik ere komunikatuko da.