Europako Txapelketak gurean: ospatzen ari da ETU Bilbao Bizkaia

Txapelketa horietatik 2 jokatu dira jada. Asteburuan duatloi probak egin ziren Bilboko kaleetan. Esprint distantzian larunbatean eta distantzia estandarrean igandean. Astearte honetan Balmasedan duatloi krosa jokatu zen.

Dominen uzta gure kirolarientzat

Gure kirolarietako batzuek hurrengo probetan parte hartu dute edo irteera lerroan egongo dira.

Txapelketen lehen egunetan Euskadiko urrezko lehen domina lortu du Monica Carrascosak (Sestato Triatloi Kluba) 50-54 adin-taldeetan duatloi krosean. Eneko Gurrutxagak (Villabonako Mix Triatloi Kluba), zilarra 35-39an eta Igor Garciak (Sestato Triatloi Kluba), brontzea 40-44an.

Distantzia estandarreko duatloian Iban Gomezek (Sestato Triatloi Taldea)45-49an eta sprint distantzian Asier Astigarragak (Yepa! T.K.) 50-54an ere brontzea lortu zuten.

Helene Alberdi (Yepa! T.K.) eta Pello Osoro (Alusigma Peñota Dental Portugaletekoa) Espainiako selekzioak deituta elite mailan parte hartzeko.

Helene Alberdi bilbotarrak bere hirian ospatuko den distantzia ertaineko triatloian parte hartuko du larunbatean. Pello Osoro eibartarrak, aldiz, Bermeoko triatloi kroseko zirkuitu erakargarrian parte hartuko du bihar, osteguna.

Scroll to Top
Logo Euskal triatloi federazioa
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzen gaitu.