Euskadiko Amazonasen bigarren topaketa Donostian

Lide Azueta triatloi teknikariak zuzendutako saioak Amazonas Programa azaltzeko hitzaldi bat izan zuen hasieran, eta, ondoren, oinezko lasterketa-saio bat egin zen hainbat ariketarekin, kirol horren zati desberdinak lantzeko.

Eguraldi txarra iragarrita zegoen arren, eguna salbatu ahal izan zuten euriak presentzia handirik ez zuelako izan.

Oinezko lasterketaren amaieran, aldageletan luzaketa batzuk egin zituzten taldea lasaitasunera itzultzen zen bitartean, eta triatloia egiten hasteak zer suposatzen zuen hitz egiten aritu ziren.

Neskatoak triatloira erakartzeko sustapen-lanek aurrera jarraituko dute, eta aste santuaren ondoren Araban egingo den hirugarren topaketan pentsatzen ari dira. Euskadiko Triatloi Federazioko Komunikazio Sailaren eta  teknikari arduradunaren bidez jakinaraziko da topaketa horren inguruakoak.

Scroll to Top
Logo Euskal triatloi federazioa
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzen gaitu.