Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

Mugarra Triatloi Taldea, Triatloi Eskoletako Bikaintasun Agiria urrezko kategorian

Ekitaldia Espainiako Batzorde Olinpikoak egoitza duen tokian izan zen. Bertan egon ziren José Hidalgo (Espainiako Triatloi Federazioa), Alejandro Blanco (Espainiako Batzorde Olinpikoa) eta Félix Jordan (Fundación Deporte Joven).

Atzo, 2022ko urtarrilaren 15ean, Espainiako Triatloi Federazioak “Triatloi Eskoletako Bikaintasun Agiria” eman zion Mugarra Triatloi Taldeari urrezko kategorian.

Praktika onak eta kalitatezkoak bilatzen dituen irizpideetan oinarrituta, mende hasiera honetan sortu zen Bizkaiko taldeak egitasmo honen saririk onena jaso zuen. Guztira 29 taldek jaso zuten ziurtagiria hau, eta urrezko kategorian 20 talde egon ziren.