
24 Api Oronoz eta Fuentes garaile Zuiako bigarren duatloian
Bai emakumezkoetan, bai gizonezkoetan, argi eta garbi menderatu dute proba. Enara Oronoz nafarrak eta Gonazlo Fuentes gipuzkoarrak lehen postua hartu dute lehen metroetatik eta ez dute askatu helmuga zeharkatu arte.
Tenperatura freskoekin esnatu zen Zuiako herria, gaur herri horretako bigarren duatloiari aurre egin dioten 300 duatleta ingururi ongietorria emateko.
Proba emakumezkoetan hasi zen 09: 50ean eta 10 minutu beranduago gizonezkoena atera zen.
Emakumeentzako kronikaren hasieran adierazi dugun bezala, Enara Oronoz (Saltoki Trikideak) bakarrik joan zen oinez lehen lasterketako 15 kilometroen bila. Proban zehar abantaila handitzen joan da. Helmugan 3 ordu eta 46 minutuko denbora egin du eta 17 minutuko aldea atera dio Garazi Kortari (Sestao Triatloi Taldea) eta 20 minutukoa Cristina de la Torreri.
Garazi Korta Euskadiko Distantzia Erdiko Duatloi txapeldun izendatu zen.
Antzeko gidoiarekin jokatu da gizonezkoen proba. Gonzalo Fuentesek (Alusigma Peñota Hortz Portugaletekoa) lasterketa burua hartu zuen, eta lehen trantsizioan minutu eta erdi atera zien hurrengo jarraitzaileei.
3 ordu eta 8 minuturen ondoren helmuga zeharkatzen zuen Pello Osoro taldekidea 6 minutu eta 12 minutu ateraz Alexander Unzuetari.
Ohorezko koadroa – Euskadiko distantzia erdiko txapelketa 2022
1. | Garazi Korta (Sestao Triatloi Taldea) | Gonzalo Fuentes (Alusigma Peñota Dental) |
2. | Iona Osa (Alusigma Peñota Dental Port.) | Pello Osoro (Alusigma Peñota Dental Por.) |
3. | Beatriz Lalaguna (Sestao Triatloi Taldea) | Alexander Unzueta (Saltoki Trikideak) |
1. Sub 23. |
| Gaizka Ansola (Amandarri T.K.) |
2. Sub 23. |
| Miguel Ledesma (Jaz Eibar T.T.) |
3. Sub 23. |
| Sergio Lopez (Lea La Blanca) |
1. V1. | Iona Osa (Alusigma Peñota Dental Port.) | Zorion Kareaga (Amandarri T.T.) |
2. V1. | Beatriz Lalaguna (Sestao Triatloi Taldea) | Jon Trigueros (Yepa! T.K.) |
3. V1. | Nuria Alvarez (Urbiko T.T.) | Aitor Regillaga (Amandarri T.T.) |
1. V2. | Begoña Armentia (Cafes Foronda Dida K.T.) | Javier Corrales (Hirubi Triatloi Sopela) |
2. V2. |
| Aitor Olivares (Indarpak K.K.) |
3. V2. |
| Juan Malaetxebarria (AETT) |
1. V3. |
| Jose Mujika (Urola Triatloi Kluba) |
2. V3. |
| Pedro Diego (Sestao Triatloi Taldea) |
3. V3. |
| Fernando Hormaza (Trirunners Getxo) |
1. Taldeka | Sestao Triatloi Taldea | Alusigma Peñota Dental Portugaleteako |
2. Taldeka |
| Amandarri T.T. |
3. Taldeka |
| Jaz Eibar T.T. |