Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

Otsailaren 12an Erandiko IV. Duatloia ospatuko da

2022ko duatloien denboraldiari hasiera emango zaio otsailaren 12ko larunbat honetan Erandioko IV. Duatloiaren ospakizunarekin. Lasterketa sprint distantzian ospatuko da.

Bilbaotri Triatloi Taldeak antolatuta eta Euskadiko eta Bizkaiko Triatloi Federazioen laguntzarekin, ia 200 lagun bilduko dira larunbat honetan Erandion.

Proba baliogarria izango da 2022ko Euskadiko Duatloi zirkuiturako (nagusien sailkapenean 6 proba onenak hartuko dira kontutan eta kadeteen kategorian 5 onenak).

Izen ematea otsailaren 07ra arte izena eman ahalko da (lotura Euskadiko Triatloi Federazioko webgune nagusian ikus daiteke).