Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

Otsailaren 19an Sopelako XV. Duatloia eta I. Duatloi Egokitua ospatuko da

2022ko duatloien denboraldiari hasieraren ostean Erandion, otsailaren 19an Sopelako XV. Duatloia ospatuko da. Probaren aurretik Sopelanako I. Duatloi egokitua ere ospatuko da.

Hirubi Triatloi Taldeak antolatuta eta Euskadiko eta Bizkaiko Triatloi Federazioen laguntzarekin, ia 200 lagun bilduko dira larunbat honetan Sopelan.

Proba baliogarria izango da 2022ko Euskadiko Duatloi zirkuiturako (nagusien sailkapenean 6 proba onenak hartuko dira kontutan eta kadeteen kategorian 5 onenak).

Izen ematea otsailaren 14ra arte eman ahalko da (lotura Euskadiko Triatloi Federazioko webgune nagusian ikus daiteke).